Musikale GazteSarea.net


2005-08-21

Larunbata libre hartu ostean, igande goizean Ed Rose-ekin geratu gara, kantuei behin betiko onespena emateko. Eguerdirako dena prest zegoen eta diskoa orain New Yorkera bidean doa, Turtletone Studios-en Mike Fogsegkemperrek masteriza dezan. Ed Rose agurtu dugu azkenekoz, azaroan berriz ere ameriketara itzuliko garela gogoratuz eta agian bisita egingo diogula esanez. Arratsaldean Lawrence-era azken bisitatxoa eta gero maletak prestatzen eman dugu afalostea. Hurrengo goizean Jordan, estudioko laguna etorri zaigu bila, Kansasko aeroportura laguntzeko -eskerrak-. Mexiko eta Nikaragua ditugu zai, baina Txap teknikariak lana dauka Euskal Herrian eta bertara itzuli behar du, zakua bete binilo. Bidai on! Elkarrekin agurtu eta besteok ondoko terminalera jo dugu: Kansas City Houston, Monterrey , Tampico hegaldatzea da plana. Houstongo aeroportuak George W. Bush du izena (Texasen gaude) eta kristoren zirkoa izan da bertako segurtasun proba. Dena ongi joan da oraingoan, dena den, eta gauerdirako Tampicon geunden, Mexikon. Bertan Marcelo genuen zain, egunotan gure sherpa izango dena, hain zuzen ere. Bere rangerrak aurrean hiru lagun besterik ez ditu hartzen, beraz maleta guztiak atzeko gurdian sartu eta taldeko hirurak ere hortxe joan gara hoteleraino, Tampikoko haize beroa aurpegian eta, egia esatera, pixkat aluzinatuta ikusten genuenarekin. Lehenengo aldian Mexikok harritu egiten du, dena-delakoagatik.

:: Grabazioa egunez egun

2005-07-13

2005-07-14

2005-07-15

2005-07-16

2005-07-18

2005-07-19

2005-07-20

2005-07-21

2005-07-22

2005-07-28

2005-08-08

2005-08-09

2005-08-10

2005-08-12

2005-08-21



  :: GazteSarean Bilatu

:: Entsegu Lokala

musikale galeria

Nabil

Bere begiei


Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Creative Commons License

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588