Musikale GazteSarea.net


:: Egin Kontu

/info/irudiak/hesian.jpg

HESIAN

"Adierazpen askatasuna ukatzen diguten garai hauetan inoiz baino ozenago abestu behar dugu" [2008-12-30]

:: Egin Kontu

/musikale/irudiak/hatortxu_index08.jpg

HATORTXUROCK 9.5

Elkartasuna musika forman [2008-12-23]

:: Info

gaztetxeak
[2009-07-01]

Bi kontzertu ezberdin antolatu ditu Arraio irratiak astebukaera honetarako

Zarauzko Arraio irrati libreak bi kontzertu interesgarri antolatu ditu astebukaera honetarako Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Lehenegoa ostiralean izango da Arraio Blues irratsaioaren eskutik eta Ondarruko Tunnel 483 eta Valladolid aldeko Arizona Baby taldeak joko dute. Bigarrena ordea igandean izango da ZarataZarautz irratsaioaren eskutik eta La URSS eta Hyokkais taldeak joko dute. Info+

MUSIKA
[2009-06-25]

Vicepresidentes grindcore talde gasteiztarrak Bloodola izeneko EP berria kaleratu du

Vicepresidentes talde gasteiztarrak EP berria kaleratu du, duela bi urte "Basque Street Boys" izeneko lehen diskoa kaleratu ostean. Lan berriak "Bloodola" du izena. Info+ myspace.com/vicepresidentes

musika
[2009-06-22]

Argazki bat behelainoanek jolasak abesti berria aurkeztu du

San Juan suek Euskal Herria bereganatzear daudenean jolasak abestia argitaratu du Argazki bat behelainoan taldeak. Abestia entzun eta etxerako hartu daiteke doan bere webgunean. Info+ argazkibatbehelainoan.org

musika
[2009-06-18]

Adikune musika taldearen webgunea zabalik da berriz ere

Adikune musika talde donostiarraren webgunea martxan dago gaurtik aurrera, Markel Ormazabal taldekidea espetxean egon arren taldeak bere bideari jarraitzen baitio. Beraz, gaurtik aurrera txoko berri honetan orain arte egindako lanak eskura daude baita irudi eta hitzak ere. Info+ adikune.org

gaztetxeak
[2009-06-15]

2. Arraio Blues Gaua antolatu dute Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean

Ekainaren 20an Arraio irratiko Arraio Blus irratsaioaren eskutik 2. Arraio Blues gaua izango da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan Madrilgo Todo o nada eta Bilboko Tipico pero cierto. bakarlariak eta kontzertua zuzenean irratiz emititzen saiatuko dira. Info+ arraio.net

jai herrikoiak
[2009-06-05]

Lizarraldeko musika taldeen jaialdia antolatu dute

Larunbat honetan Lizarrako txosnak antolatzen dituen Festa Giro Taldeak Lizarraldeko musika taldeekin festibala antolatu du. Festibalaren helburua eskualdeko musika gazte taldeak bultzatzea da eta hala, lehiaketak irabazten duenak Lizarrako jaietan txosna gunean jotzeko aukera izango du.

musika
[2009-05-28]

MAK taldeak Hauts eta Errauts Erremix lana kaleratu du

MAK taldeak haren azkenengo lanaren nahasketa modukoa da Hauts eta Errauts Erremix diska berria eta hura eskuratzeko modu bakarra internetetik doan deskargatzea da. Horrekin batera bideoklip berria sareratu dute ere, Euskal Herriko historiaren ondoriotasun, atzo ta gaurko gatazkak eta lotuak diren hainbat galdera jasoz. Info+ makhiphop.net

musika
[2009-05-27]

Udaberri Fest jaialdia izango da Putzuzulo Gaztetxean

Udaberri Fest jaialdia izango da maiatzaren 30ean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan hainbat kontzertutaz gozatzeko aukera izango da arratsaldeko 20:30etatik aurrera.

musika
[2009-05-26]

Reggae jaialdia antolatu dute Gasteizen larunbat honetan

Gasteizko Arrano Urdina Kulrtur Elkarteak Reggae jaia prestatu du larunbaterako. Bertan izango dira Irungo Ras Miguel & Tafari, Gasteizko Siroko Jamaicar Ska Band eta Donostia zein Zestoako Rude Kanka Sound eta The Zestonnes taldeak. Info+ rudekanka.wordpress.com

Kontzertuak
[2009-05-25]

Ostiral honetan, Berri Txarrak, Kaotiko, Etsaiak eta Txapelpunk-ek joko dute Pasaia Donibanen

Ostiralean, Rock kontzertu indartsua izanen da Pasai Donibaneko Polikiroldegian. Bertan, Euskal Herri mailan punta puntan dabiltzan lau talde hartuko dute parte: Berri Txarrak, Etsaiak, Txapelpunk eta Kaotiko. Gaztesareak 5 sarrera ditu zozketatzeko. Parte hartu musikale@gmail.com-era idatziz!

:: Egin Kontu

/musikale/irudiak/topa08_cd_index.jpg

Gazte Topagunea '08

Independentziaren aldeko soinu-banda berria [2008-02-25]

:: Egin Kontu

/musikale/irudiak/captain_nemo_080310_index.jpg

Captain Nemo

"1280 Euskal Hiria" [2008-03-10]

:: Egin Kontu

/musikale/irudiak/gt08_index.jpg

Gazte Topagunea

Martxa, borroka… eta musika uholdea [2008-03-17]

:: Egin Kontu

/musikale/irudiak/konter_0803_index.jpg

Konter

Egin Kontu [2008-03-03]



  :: GazteSarean Bilatu

:: Entsegu Lokala

musikale galeria

Nabil

Bere begiei



Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Creative Commons License

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588