Krisiaz mintzatzen dira askotan musika panoramari buruz hitz egitean. Alta, inoiz baino musika sortzaile gehiago ditugu jardunean gure entsegu lokaletan eta inoiz baino maketa eta disko gehiago argitaratzen dira. Euskal Herria lur eremu txikia izanik ere, etengabean sortzen dira musikariak gurean. Rocka, punka, metala, trikitixa, ska, regaea, folka... Mila koloredun doinuez bustirik dago gure herria.
Hala ere, sortzaile berriak eta musika talde gazteek ez dute batere erreza bidea irekitzea eta jendartean ezagutzera ematea. Musika talde askok, euren herrian eskaintzen dituzte kontzertuak, bai eta euren eskualdea ere... Alta, nahiko zaila izan ohi da talde bakoitzaren eremu naturaletik at emanaldiak jo ahal izatea. Kontzertuak antolatzen ditugunean ere, inguruko taldeetara jotzen dugu normalean.
MUSIKAGIDA egiteko ideia, Euskal Herriko herri eta auzoetan dispertsaturik dauden musika sortzaile guztiak batu eta liburuxka batean argitaratzea da, bakoitzaren argazki, datu eta harremanetarako kontaktuekin batera. Horrela bada, kontzertu bat antolatu nahi duenak, ez du zertan betiko taldeetara jo beharrik izango, MUSIKAGIDAn ohikoan prentsa eta irratietan azaltzen ez diren ehunka talde interesgarri topatuko baiditu.
Liburuxka, abenduan ospatzen den Durangoko Azokarako ikusiko du argia eta euskal Herriko txoko guztietara zabalduko da. Era berean, 2009ko Urtarrilean gaztesarea.net webgunean digitalizatuko da MUSIKAGIDA, liburuxkan ezik, sarean ere bere isla izan dezan.
MUSIKAGIDAn parte hartzeko ezinbestean Euskal herriko musika taldea izan behar da. Era berean, parte hartu nahi duten musika taldeek edo bakarlariek, ez dute inongo diskoetxeekin kontraturik izenpeturik izan beharko. Soilik, euren lanak autoekoiztu edo Diskoetxe alternatibo eta herritarretan dauden musika taldeak onartuko dira. Azkenik, SGAE edo SACEN elkarteko kide diren musika taldeak ezin izango dute MUSIKAGIDAn parte hartu.
MUSIKAGIDA, berrikuntzaz beterik dator. Taldearen informazio eta harremanetarako kontaktuez gain, diskografiaren txokoa eta MP3/OGG erako kantu bat igotzeko aukera izango duzue aurtengoan. Horrela bada, taldearen berri jakitearekin batera, lantzen duten musika entzuteko aukera izango du entzuleak, non etiketek agintzen duten garai hauetan, baliogarria izan daitekelarik audio erreferentzia.
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588