Gazte Informazio Agentziaren xaguazpiko dotorea, interneten eroso ibili ahal izateko. Kalea GazteSarean, eta GazteSarea kalean!
Gozategi gunean garatu den ekimen baten bilduma lana da, nolabait esatearren, gida hau. Izarapeko aholkuak deitu den atalean azkan hilabeteetan gazteriak sexuaren inguruan dituen kezkak plazaratu ditu gune honetan. Orain, kezka guzti horiek liburu batean batu ditugu. 12 gaitan banatu dugu gida: Autoestima, Desira-sexu grina, Sarketa, Zakila, Alua, Desira-orientazioa, Gorputzak mintza bitez, antisorgailuak, fantasiak, hilerokoa, arrisku praktikak eta bestelakoak.
Izarapeko aholkuetako testu denak 12 gai horien arabera antolatu ditugu erabilgarri izateko eta Larraitz Arando sexologia adituak azalpen testuak egiten lagundu digu, gai bakoitzari azalpen testu bat gehitu diogu. Horrez gain, lanabes kutxa izango du liburuak, bertan Sexologia aholkularitza bulegoak, HIESaren aurkako tadeak, Gay-lesbiana-transexual elkarteak eta sex-shopak batu ditugu.
Baina, sexualitateaz dugun kezka handia da eta horregatik liburuari testu mardul bat gehitu diogu, eztabaidarako abiapuntu gisa kokatu duguna eta izenburutzat "Sexualitatea borroka iraultzailerako eremu kolektibo eta indibiduala" duena. Indar berezia egin dugu liburu honetan sexualitatea biluzten. Saiakera horretan ezinbestekoak izan dira argazkietan ageri diren gazteen ekarpena eta Javier eta Jabi Soto argazkilarien lana.
Gaztesareko Musikaleren baitan Musikagida abiatu genuenetik gure hautsez betetako apaletan zegoen informazioa berritzeko garaia iritsi zaigu. Dagoeneko bi urte dira, talde gazteez osatutako liburuxka zuen eskura jarri genuenetik; liburuxka berezi, praktiko eta dinamiko hau kalean dugunetik. Orduan hasitako lanak interneten izan du jarraipena, Musikale gunean. Ez dira gutxi izan musikagida eskuartean izanda antolatutako jaialdi txiki zein handiak, musikaz alaitutako kalejira eta aldarrikapenak edo azken orduko aldaketak tarteko konpondu ahal izandako arazoak. Baina musikagida ez da taldeen izenak eta harremanetarako telefonoak soilik eskaintzen dituen gida, hori baino askoz gehiago da. Musika taldeen arteko harreman zuzena lantzeko tresna bihurtu da, gazte asanblada eta musika taldeen elkarlana bultzatu duen bitartekoa bilakatu da, Euskal Herri osoko gazteon eta ez hain gazteon harreman zubi bilakatu da, edo hobeto esanda, bilakatu duzue.
2004an plazaratu genuen Musikagidak interneten izan du jarraipena, orain, hor bilduz joan den lana eguneratu dugu, musika mundua etengabeko aldaketan murgildua baitago. Eskuartean duzun Musikagida 2006 berri honetan taldeen biografia zabalagoa eskaini nahi izan dugu musika taldearen ezagupen handiagoa izan dezazuen. Hala nola, biografia atalari, diskografia atala gehitu diogu honela autogestioaren bidezidor ezezagunetatik egindako bidea malkartsua izateaz gain eguzkitsua ere badela sentiarazteko. Hala ere, berrikuntza nagusia liburuxkak atxikirik duen mp3 formatuko CD bilduma dugu, bertan, musikagidako taldeen doinuen botoi txikia eskaintzen dugu.
Berrikuntzak izan arren ere, aurreko edizioaren antzera Musikagida berri honek hainbat elkarrizketa eta erreportaje jasotzen ditu. Musikarien inguruko, talde, erakunde zein mugimenduen inguruan egindako galderak eta hausnarketak islatu nahi izan dira bertan. Beraz, Gaztesareak zuen eskura uzten duen Musikagida berri hau erabili eta gozatzeko garaia iritsi da. Gogoratu, zure taldea falta bada musikagida ez dela liburu honetan amaitzen, musikagidak interneten jarraitzen du bere bidea, etengabeko berrikuntzan. www.musikagida.gaztesarea.net gunean izango duzu hemendik aurrera musikagida erabiltzeko, datuak berritzeko edo talde berriak gehitzeko aukera.
MUSIKA MUGI!!
2005eko martxoaz geroztik Xirika Gazteon Kazetan agertu da "Kakarraldo Konspirazioa". Gaur, Euskal Herriko bost gazteen abenturak bilduma batean daude. Kapituluz kapitulu, Ilargi, Rashid, Iraultza, Lur eta Marxik botere bereziak dituzte eta horiekin Euskal Herria salbatu nahi dute. Egunerokotasunean aurkitzen dituzten oztopoak gainditzen dituzte. Jarrera sexistak, espekulazioa, kontsumismoa, lan istripuak… asko dira bost gazteek borroktzen dituzten injustiziak. Gazte talde baten burutik ateratako komikia ez da kapitulu horietan gelditzen. Izan ere, astero abenturek jarraitzen dute Xirikan.
Horretaz gain, komiki bildumak gazteon kazetak antolatutako komiki lehiaketa baten irabazleen lanak jaso ditu. Jon Iraegi, Amaia Ballesteros Lopez eta Julen Ribas-en proposamenak aurkitzen dira, beraz, obra horretan.
Okupazio israeldarrak hamaika hesi ezartzen dizkio herri palestinarrari. Hesi horiek, aldi berean, sarraskia ezkutatzen saiatzen dira.
Bideo didaktiko honen bitartez, Komite Internazionalistek antolaturiko elkartasun brigadak zirrikitu bat ireki nahi du hesi horietan.
Israeldarren zapalkuntzaren berri eman, gatazkaren oinarrietara hurbildu eta palestinarren egunerokotasuna ezagutaraztea da xedea.
Palestina, hesien zirrikitutik [27'] [Dokumental didaktikoa] Euskal Herria – 2006
EXTRAK [2006ko brigada] Palestinan egondako zanpantzarren irudiak [Judimendiko Momotxorroak] "Proud Demons" abestia eta argazki eguneratuak.
Ekoizpena: Komite Internazionalistak
Laguntzaile: Gaztesarea
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588