info > bideoa

Autonomia eta erabakitze eskubideari buruzko bideoa osatu du Segik

Segik bideoa egin du autonomiak eta erabakitze eskubidearen proposamenari begira. Kalitate onean deskargatu Ikusi, grabatu eta zabaldu!!!

Segi gazte erakundea:

Segi gazte erakundeak, Euskal Herriak bizi duen gatazka politiko armatuari konponbidea eman diezaioken Autonomiak eta erabakitze eskubidearen proposamenarekin bat egiten du. Proposamen honek, gatazkaren konponbideaz gain, gure helburua den independentzia eta sozialismoari aurrez aurre irekitzen dizkio ateak, independentzia gauzatzeko urrats garrantzitsu bat delarik. Independentzia da, egun gazteok jasaten dugun eskubideen zapalkuntza (etxebizitza eskubidea, euskaraz ikasteko eskubidea, emakumeon zapalkuntza...) gainditu eta bestelako jendarte bat (parekidea, kritikoa, elkartasunena oinarritua...)eraikitzeko dagoen alternatiba bakarra, gazte askez osatutako herri aske bat izango dena.

Beraz,autonomiak eta erabakitze eskubidearen proposamenak euskal gazteriari egiten dion ekarpena horixe da, gure helburua gauzatzeko lehen pausua ematea. Hontaz, proposamen hau Euskal Herriaren tresna bat behar du izan, beraz bide beretik euskal gazteriak bere tresna propio egin behar du, horregatik uda honetan zehar bideo hau Euskal Herriko txoko guztietara zabalduko dugu, jaietan txoznetan ipiniaz, herrietan bideo emanaldiak antolatuaz...

Ikusi, grabatu eta zabaldu!!!

SEGI GAZTE ERAKUNDE IRAULTZAILE INDEPENDENTISTA!
kamaradak
Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Creative Commons License

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588