gerra eremubihurtu ditu Bilboko Zazpi Kaleak
Iluntzeko mobilizazioa Plaza Berritik hasi da eta Zazpi Kaleetan ibili ostean Etxebarrieta anaien plazara (gaztetxea dagoen lekura) gerturatu dira. Bertan, Balzaren txapelgorriak gazteei oldartu zatzaie. Bilboko kaleetan Zazpi katu gaztetxe okupatu berriaren aldeko mobilizazioetan jarraitzen du gazteriak.

Arratsaldeko mobilizazioan jendea manifestazioa hasteko zain zegoela, ertzaintza gogor oldartu da bertan bildu diren gazteen aurka. Kargak izan dira, nahiz eta momentu horietan Santiago plaza elizatik ateratzen zen jende edadetu eta umez beteta egon. Bestetik, Informazio Agentziako kide bat mehatxatu dute argazkirik atera ez genezan, hala ere, argazki galerian daude ikusgai.
Dirudienez, polizia iskanbila gogoz gelditu da goizean, eta gazte bat eraman dute atxilotuta. Gaztea bortizki kolpatu dute, eta lurrean zela emandako kolpeen ondorioz buruan zauri bat egin diote. Gaztea eraman eta beltzak agertu dira.
Tentsio une larriak bizi izan dira gaur arratsean. Esan bezala, plaza jende edadetuz beteta zegoen istilua gertatu denean, eta arrisku uneak izan dira denentzat ere.
Gazteak kalean dabiltza oraindik, eta mobilizazioak izanen dira oraindik ere adierazi digutenez. Polizia aldiz, gaztetxea eta PNVko egoitzaren aurrean dabil, eta baita Zazpi Kaleetako hainbat txokotan ere.
Goizeko kronika. [Desalojoaren bideoa Indymedian]Giro beroa dago Bilboko Zazpi Kaleetan. Goizean gaztetxe okupatu berria desalojatu ostean harrokeriz aritu dira poliziak gazteen aurka. Gazte bati kamiseta kendu diote kolpe artean eta atxikita eduki dute, beste bat buruarekin jo du polizia batek eta beste bati kamera kendu diote, nahiz eta azkenean itzuli dioten. Jendeak Alde hemendik, utzi bakean
oihukatuz poliziari aurre egin dio.
Bilboko Zazpi Kaleetan Beltzen 4 furgona eta beste 4 auto azaldu dira goizeko hamarrak aldera. Txapelgorriek pareta bat bota dute eta barruan zirenak identifikatu ostean langileek gaztetxea tapiatu dute.
Etxebarrieta Anaien plazan elkartu diren gazteak asanbladan bildu dira, eta kalejira bat egitea erabaki dute. Zazpi Kaleetatik igaro da kalejira zaratatsua, eta Batzokiaren paretik pasatzean bereziki, PNVren kontrako oihuak ozen entzun ahal izan dira.
Burutuko diren mobilizazioetara adi egoteko deia luzatu dute Gazte Asanbladako kideek, eta oztopoak oztopo, lanean jarraituko dutela azpimarratu dute.
Goizeko 10.00ak aldera azaldu dira txapelgorriak Zazpi Kaleetako gaztetxean. 11 pertsona inguru pasa dute gaua bertan, baina desalojoaren momentuan 4 gazte besterik ez zegoen barruan. Gazte hauek Gazte Informazio Agentziari aipatu diotenez, ez die astirik eman ere erresistentzia egokia prestatzeko. Hala ere, bi gazteri denbora eman die bertan kateatzeko, eta hala egin dute. Txapelgorriak eskilara batekin balkoira igo, eta zuloa egin dute adreiluzko pareta batean. Gainean zituzten dagoeneko, eta laister atera dituzte bertatik. Gazteak identifikatu eta bota egin dituzte euren Gaztetxetik.
Bi igeltserok Gaztetxeko sarrerak tapiatu dituzte, eta dirudienez, zementua lehortu arte itxaroten ari dira. Desalojoaren oihartzuna laister hedatu da goizean, eta hau gertatu eta denbora gutxira, hainbat gazte gerturatu da Unamuno plazara protesta egiteko. 200 bat pertsona baino gehiago egon da Gaztetxearen kanpoaldean, denak ohiuka, txistuka eta ertzaintzaren aurrean eserita. Presentzia poliziala oso nabarmena da oraindik, eta tentsio momentuak ugariak izan dira goiz osoan zehar.
Adierazpena: Zer gertatzen da gaztetxearekin?
Irauli Uhinak: Elkarrizketa AZGAko kideei [06-05-16]: [mp3] [ogg]
Maiatzaren 13an okupatu zuten gaztetxea
Alde Zaharra kolorez bete dute [06-05-18]
Mehatxu gehiago:
Errota auzoko gaztetxea desalojatu dute PNVren poliziek [06-05-24]
Urtetan okupatuta egon den etxe bat ari dira botatzen Morlansen [06-05-24]
Maiatzaren 13an mehatxua Billabonan
Jarraipena Irola irratian: www.sindominio.net/irola
> Topaketen amaierako ekitaldian batera aurrera egiteko beharra azpimarratu dute (2009-11-29)
> Barakaldoko Makala Gaztetxea desalojatu dute (2009-12-01)
> Emakume Abertzaleon IV.Topaketa Feministak izango dira Tolosan (2009-12-02)
> Material ugari izango da aurten ere salgai Gazte Sorkuntza Atarian (2009-12-02)
> Ainara Bakedano atxilotu du Guardia Zibilak Audientzia Nazionalera aurkeztu denean (2009-12-02)
> Sahararen aldeko bilduma berezia kaleratu du MusikHerriak (2009-12-02)
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588