30 urte gehiagorako tiroak, bonbak eta istripuak. Hala negoziatu dU Bardeetako Batzarrak Defentsa Ministerioarekin hainbat euro milioren truke, beste behin ere Nafarroako herritarren borondateari muzin eginik. [2008-11-06]
2009-06-20 Irratsaio berezia egin dugu Hatortxu Rock jaialditik zuzenean urteko balantze errepresiboa eginez eta musika taldeekin mahaingurua eginez... [Entzun]
Checkpoint Rock dokumentalak eman dio hasiera festibalaren 14. edizioari. Eguraldi ona lagun, milaka dira egunean zehar Heletara hurbildu direnak. Kale animazioa, dokumentalak, kontzertu piloa... giro ezinhobea nagusitu da Heletako herrian. Eta gauean... Manu Chao, Emir Kusturika, Safaa Arapiyat palestinar gaztea, Willis Drumond... eta beste askoz gehiago! Info+ Jarraipen berezia
Polizia frantsesak iragan asteburuan hasitako operazioari jarraiki Ibai Agirrebarrena, Eneko Etxegarai eta Gilen Goiti Parisera eraman dituzte eta Ekhi Erramundegi eta Jon Goio aske geratu ziren atzo gauean. Operazioa salatzeko mobilizazioak egunero errepikatzen ari dira eta Segi gazte erakundeak manifestaldia antolatu du datorren uztailaren 11 larunbaterako Baionan. Info+ askatu.org
Ertzaintza Bilboko errondabide herriko tabernan sartu da, bigarren aldiz presoen argazkiak kentzera. Atzo goizean kendu zituzten presoen argazkiak bertatik baina eguerdian berriro jarri zituzten. Hori dela eta oraintxe bertaratu da berriro ere ertzaintza eta auzotarren arabera nahiko jarrera oldarkorra erakutsi dute.
35 ikasle Lizarratik abiatu dira gaur Ikasle Abertzaleak-ek urtero antolatzen duen Eskola Ibiltariari hasiera emanez. Gaur goiz osoan zehar Lizarran izan ostean Viloriara abiatu dira autobuses eta bertan azken ikazkinetako baten hitzaldian egon ondoren Eulaterainoko etapa hasi dute Urbasan zehar barneratuz. Info+ jarraipen berezia
Iruñerriko mugimendu feministako kideek adierazi dute sanferminetan emakumeok pairatzen dugun indarkeria bere maila gorena
hartzen duela eta ezgaunak dira urtero errepikatzen diren eraso sexista eta bortxaketak. Eta horiek salatu ahal izateko telefono bat jarri dute martxan beste behin ere, 699 687 687 hain zuzen ere, 24 ordutan funtzionatuko duena eta edozein motatako erasoak salatzeko balioko duena.
Sei hilabete dira Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinakundeak Hondakinen Euskal Legea ekimena proposatu zuenetik eta epe honetan lan handia egin duela azpimarratu du, hamaika hitzaldi, jardunaldi eta propaganda ekintzekin batera ekimenaren aldeko 35.000 sinadura bildu baitituzte. Hemendik aurrera ere lan handia egiteko dagoela ziurtatu du koordinadorak eta uztailaren 11n Zubietan Errausketaren aurkako eguna ospatuko dutel ajakinarazi dute ere.
Takonera Goaz!eta
Zubiaagerkarien ale berriak sareratu dituzte
Iruñean gertatzen denaren berri emateko Takonera Goaz buletinaren ale berria kaleratu berri dute, oraingoan hastear diren sanferminak hizpide hartuta. Eta horrekin batera Txantreako Zubia
agerkariaren ale berria sareratu dute ere.
Lander Fernandez poliziak mehatxatu, bahitu eta azkenean duela bi aste atxilotutako gaztea aske utziko dute gaur 40.000 euroko bermea ordaindu ostean. Horrez geroztik ongi etorria egingo diote Santutxun.
Aurtengoan ere egitarau oparoa antolatu dute Elgetako Gaztetxean Feria Nagusiko Jaiak ospatzeko. Gaurtik hasita eta igandera arte kontzertuak, txokolatada, trikibertsopotea eta bestelakoak antolatu dituzte eta bertaratzeko gonbitea luzatu dute.
Abuztuaren 4tik 9ra izango dira aurtengo Gasteizko jaiak eta bertako herri mugimenduak txosnaratzeko
deia luzatu die herritarrei. Horrekin batera Txosna Batzordeak aurtengo egitaraua aurkeztu du eta jai eredu ezberdin bat martxan jartzeaz gain, ahalik eta publiko zabalenera
iritsi nahi dutela adierazi dute. Info+ gasteizkotxosnak.org
Astelehena eta atzo bitartean 12 euskal herritar epaitu dituzte audientzia nazionalean, 2007ko apirilean Guardia Zibilak buruturiko operazioan atxilotuak gehienak. Atxilotuek tortura salaketa larriak egin zituzten orduan eta epaiketan ere salaketa bera burutu dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du epaiketa honetan ikusi dela torturaren erabilera erabaki politikoa dela eta torturarekin amaitzeko entzutegi nazionalarekin eta inkomunikazioarekin amaitzeko exijitu du. Info+ askatu.org
Amnistiaren Aldkeo Mugimenduak jakinarazi du Jon Anzaren desagerpena salatzeko ekimenak zabaltzen jarraitzen dutela. Fleuryko espetxean adibidez astean behin txapeoak egiten dabiltza eta Fontcalent-eko espetxean ere iragan ostegunean egun osoko txapeoa burutu zuten. Bestalde, Altsasuko sanjuanetan ere Jonen desagerketa salatzeko ekimen aburutu zuten.
Ibai Mateo txantrearra eta Oihana Mardaras santutxuar gazteak dira atzo Frantzian kotxe istripua izan ondoren atxilotutako kideak. Mateo larri dago erietxean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi du poliziak bien etxeak miatzen dabilela. Bestalde atzo Santuxun asanblada informatiboa burutu zuten. Ostiralean atxiloketak salatzeko 20:00etan manifestazioa izango da Santutxun Karmelo plazatik abiatuta. Info+ askatu.org
> Segik estatu frantsesaren euskal gazteriaren aurkako joko maltzurra
salatu du (2009-06-30)
> Hainbat herritarrek sanferminetan ikurriña kalera ateratzeko deia luzatu dute (2009-06-30)
> Ertzaintzaren jarrera errepresiboaren areagotzea salatu dute Oreretan (2009-06-30)
> Ordiziako Gazte Asanbladak hainbat jarduera prestatu ditu uztailerako (2009-06-30)
> Bi euskal herritar atxilotu dituzte Frantzian (2009-06-30)
> EHBEk Hezkuntza Sistema Nazionala lortze bidean Sarasateko Adierazpena kaleratu du (2009-06-30)
> 10 gazte atxilotu ditu polizia frantsesak Lapurdi eta Baxenafarroan (2009-06-29)
> Hainbat tailer antolatu ditu uztailerako Lizarrako Pinupe Gaztetxean (2009-06-29)
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588