Euskal Herriko emakumeontzat zita garrantzitsuak izan dira apirilean zehar. Mugarri berri bat jarri dugu aurten IV. Ehko Jardunaldi Feministetan zein Emakume Gazteon Asanbladan. [2008-04-23]
(2008-06-17) Ikasturteko azken irratsaioa festa giroan amaitu dugu EHZ Festibaleko lagunekin... [Entzun]
"Salbuespen egoerari aurre egin, Euskal Herriak askatasuna behar du!" lelopean milaka lagun bildu dira Bilboko nazio manifestaldian. Amnistiaren aldeko mugimenduaren sententzia eta espetxeratzeak, EAE-ANVren eta EHAKren legez kanporatzeak salatu dituzte, besteak beste.
Grande Marlaskak larunbatean bidali zituen Soto del Real espetxera pasaden astean atxilotutako hiru gazte iruindarrak. Lau egun poliziaren eskuetan inkomunikatuta egon ostean, inkomunikatuta pasa ziren epailearen aurrean, abokatu zein senideekin hitz egiteko aukerarik gabe. behin espetxean, Marlaskak inkomunikazio epea beste bost egunez luzatzea erabaki du. Info+ gara.net.
Azken asteetan Euskal Herriak pairatutako kolpe errepresiboak direla eta herrialde ezberdinetatik heldutako elkartasun mezuak jakinarazi ditu Askapenak. Besteak beste, Europako eta Amerikako hainbat alderdi ezkertiar, nazionalista zein herri mugimenduetatik datoz. Info+ askapena.org
Urteak joan, urteak etorri Altsasuko Gaztetxeak 18 urte bete ditu. Horixe ospatzeko aste osoko egitarau berezia antolatu du Altsasuko Gazte Asanbladak, hitzaldiak, erakusketak eta kontzertuak tarteko.
Iñakok ez ditu azterketak gainditu: errekuperaketak egingo al ditu?
Azken aldi honetan eztabaida bizia sortu da kalean, hainbat eta hainbat lekutan herritik eta herriarentzat egiten diren jaien aurkako eraso eta boikot dinamikak ugaritzen ari direlako. Baina horretaz gain, jai egiteko moldea eta ohiturak aldatzen ari direla gauza jakina da. Geroz eta jende gutxiagok egiten du dantza plazan, tabernek zentralitate osoa hartu dute, jaietan ekintza partehartzaile gutxi daude, gaua da jaun eta jabe? Jaietan jai! diote batzuek? Jaiak bai borroka ere bai besteek? Eta zuk zer diozu?
Txoko hau zurea da. Hemen zuk egindakoa besteokin konpartitzeko aukera ederra duzu. Bidali argazkiak gaztesarea@gaztesarea.net-era.
Hilabetero atzeko plano (wallpaper) ezberdin bat egutegiarekin. Eskuratu zure neurrikoa!

> Transexual, transgenero eta intersexualen sikiatrizazio eta protokolarizazioaren aurka,
norbere gorputz eta erabakien alde, genero inposaketaren aurka
urriak 11n 19tan plaza biribiletik,
EZ GIZON EZ EMAKUME,
BINARISMOAK GAIXOTZEN GAITU
(generoa a(s)katu)
Beatriz Preciado [2008-02-25]
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588