Gozategi GazteSarea.net


gozategi > lanabes kutxa > gltb


Datu guztiak internetetik hartu ditugu eta aukera dago zer edo zer zuzen ez egotea edo eguneratua ez egotea. Horregatik zure laguntza ezinbestekoa da atal hau benetan baliogarria izan dadin. Zuzenketa bat edo hemen agertzen ez den talde edo zerbitzu baten datuak helarazi nahi izan ezkero helbide honetara gaztesarea@gaztesarea.net idatzi edo telefono honetara (0034) 943 59 35 88 deitu dezakezue jakinarazteko.

1. Gay, Lesbiana, Transexual
eta Bisexualen Elkarteak

Agerian, Lesbianen Taldea

Helbidea: Pelota 3, 48005 Bilbo
Tel. 94 415 54 83 (martes de 8 a 10 de la tarde)
Fax. 94 479 00 08


ALA · Arabako Lesbianen Asanblada

Helbidea: Arriagako atea 14, 2. ezk. 01013 Gasteiz
Tel. 945 28 18 42


Basco-Baroudeurs

Euskal mendizale hauek esperientziak elkartrukatu nahi dituzte, gay, bisexual eta lesbianekin eta beraien lagunekin giro atseginean, kirol ekimenak burutuz (mendi irteerak bereziki) eta horrela Euskal Herriko zein inguruko zonaldeen ondare natural eta historikoa ezagutzeko.

Tel. 00 33 6 88 76 22 49
e-posta: bascobaroudeurs@free.fr
web: http://bascobaroudeurs.free.fr


Bizigay

Bizigay, Gazte Abertzaleak eta Eusko Alkartasunaren barnean aniztasun eta askatasun sexualaren inguruko gaiak jorratzen dituen taldea da.

e-posta: bizigay@bizigay.org
web: www.bizigay.org


Bizkaiko Lesbiana Feministen Taldea

Helbidea: Jardines 6-3, ezk. 48005 Bilbao
Tel. 94 415 54 83 (asteartero 20:00etatik 22:00etara)
Fax. 94 479 00 08


EHGAM (Euskal Herriko GAY-LES askapenerako mugimendua)

EHGAMen agenda: http://ehgam2006.blogspot.com

EHGAM-Gaytasuna (Araba)
HIESAren Aurkako Batzorde Hiritarrean du egoitza
Helbidea: San Frantzisko 2, 1., 01001 Gasteiz

EHGAM Gipuzkoa
Helbidea: CRAJ Txuri Urdin Eraikuntza
Anoeta pasalekuan
Donostia
e-posta: ehgam@yahoo.org
web: www.ehgam.org

EHGAM Bizkaia
Helbidea: Txoko Landa / Solokoetxeko eskalinatak, 48005 Bilbo
Tel: 94 4150719
Fax: 94 415 07 19
e-posta: ehgambizkaia@euskalerria.org
web: www.ehgam.org

EHGAM Nafarroa (Kattalingorri)
Helbidea: Aldapa 3, 31001 Iruñea
Tel: 948 22 91 49
e-posta: ehgam.nafarroa@euskalerria.org
web: www.ehgam.org


Gaytasuna, Arabako gay taldea

Lesgaytegia
Helbidea: San Francisco 2, 01001 Gasteiz
Tel: 945 25 77 66
e-posta: lesgaytegia@yahoo.com
web: www.ehgam.org


Gaztegay

Helbidea: Txoko Landa / Solokoetxeko eskalinatak, 48005 Bilbo


Gaztelesgay

web: http://es.geocities.com/gaztelesgay/index.htm


Gehitu

Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Elkartea ehunka gizon-emakumez osaturik dago. Kide gehienok orientazio homosexuala dugu eta helburu bakarrak elkartzen gaitu: gay, lesbiana, bisexual eta transexualek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, gure sexuafektibitatea garatu ahal izateko beharrezkoa baitzaigu merezi ditugun duintasunaz eta berdintasunaz gozatzea, hala nola orientazio sexualean edota nortasun transexualean oinarrituriko gizarte- eta lege-bazterketari orori amaiera ematea.

"Infasis" informazio eta sorospen-zerbitzua eskeintzen dute.
Informazio gehiago hemen.

Jendearentzako harrera ordutegia Astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara eta 16etatik 21:30etara Larunbat eta igandetan 17:30etatik 21:30etara.

Egoitza nagusia: Arrasate 51, 3. esk, 20005 Donostia
Tel. 943 468 516
Tel. 902 200 096
e-posta: info@gehitu.net
web: www.gehitu.net

Gehitu-Nafarroa
Bilerak ostiraletan 20:00etan "Centro Cultural Navarrería"-n
Tel. 697 202 464
e-mail gehitunavarra@gehitu.net
web: www.gehitu.net

Gehitu-Araba
Tel. 656 72 09 00
e-posta: gehituvitoria@yahoo.com
web: www.gehitu.net


Gipuzkoako Lesbiana Feministen Taldea

Helbidea: Duque de Mandas Udal-Alondegiak. Azken solairua, 20012 Donostia


Lesbitoria-Gaysteiz

Tel. 656 74 31 27
e-posta: lesbitoria-gaysteiz@guay.com


LGP Biarritz Impact

Miarritzen ekainaren 28ko maniFESTA antolatzen duen taldea da. Beraien helburuen artean gay, lesbiana, bisexual eta transexualen errealitatea jendarteratzea da eta, era berean, bazterketari aurre egitea.

Helbidea: Association LGP Biarritz-Impact
Elkarteen etxea
Darrichon karrika 2 eta 4, 64200 Biarritz
Tel. 06 74 00 81 29
e-posta: lgpbiarritz@netcourrier.com
web: http://lgpbiarritz.ifrance.com/


Euskal Hartzak

e-posta: bear_ad@hotmail.com


Lesbitoria-Gaysteiz

Tfno: 656 74 31 27
e-posta: lesbitoria-gaysteiz@guay.com


Lumatza, Lesbianen Taldea

Kattalingorrin integratua

Aldapa 3, 31001 Iruñea.
Tel.: 948 22 91 49
posta-e: info@kattalingorri.org
web: www.kattalingorri.org


Magala, Familia Homoparentalen Elkartea

Tel.: 676 91 37 39
posta-e: magala@magala.org
web: www.magala.org


Medeak

Helbidea: Eustasio Amilibia 16. lokala, Enpresa Zentroa
e-posta: medeak@ozu.es
web: http://medeak.blogspot.com


Queer Ekintza

Sexualitate askatasunarengatik lan egiten dugun elkarte bat gara, askapen hau politiko, zein gizarte edo ekonomiko arloetan lortu nahian gabiltza. Gure askapen kontzeptua pertsonen errespetu eta berdintasunean oinarritzen da, beraz, hartatik hasiz edozein ideia, aukera edo nahi, etab... errespetagarritzat joko ditugu. Horregatik, ez dugu sexualitate ezberdinez hitz egingo, baizik eta sexualitate anitzez.

Ez dugu "etiketaje" sexual eta generistetan sinesten eta, beraz, ez ditugu erabiltzen. Ez dugu uste inposaturiko etiketa horiek erabiltzea, guk zaintzen ditugun sexualitate eta genero kontzeptuentzako, modu egokiena denik. Etiketaje horrek pertsonen arteko ezberdintasunetan oinarritzen da eta ezberdintasunak mailakatzea dakarkigu (opresio sistema batean murgilduz), beraz sistema horretatik alde egiten saiatzen gara.

Ondorioz, gure borroka aukera egun dagoena deuseztatzea eta sistema berria eraikitzea izango litzateke; ezer ez da guretzat berezkoa, den dena dago aldaketa prozesu konstante batean, eta gure idei eta iritziak egunean-egunean eboluzionatzen doaz.

Nahiz eta bilerak partaideen lan/ikasketa ordutegien arabera egokitzen doazen, oraintxe biltzen gaude Hikaateneon: Ibeni kaia Z/G (Atxuriko eskolen atzealdean) OSTEGUNETAN, arratsaldeko 18:30etan.

Tel.: 652 76 50 60 (deitzen baldin baduzu eta ezin badugu hartu ondoren deituko zaitugu)
e-posta: queerekintza@queerekintza.org
web: www.queerekintza.org


Transexualidad-Euskadi

Euskadiko transexualen elkarte hau irabazi-asmorik gabekoa da. 2002. urteko abuztuan jaio zen EAEn transexualen bazterketa egoera ezagutzera eman nahi zuen pertsona talde txiki baten ekimenez.

Azken urte hauetan transexualak eta beraien senide eta lagunak informatu dituzte; halaber, errealitate hau ezagutu nahi izan duen orori.

e-posta: transexualidad-euskadi@telefonica.net
web: www.transexualidad-euskadi.blogspot.com


UGLE · Urolako Gay eta Lesbianen Elkartea

273 postakutxa, 20730 Azpeitia


2. Gay, Lesbiana eta Transexualei
laguntza ematen dieten zerbitzuak

Aldarte Bilbo

Baliabideak eskaintzen ditu, pertsona gay zein lesbiana, transexualei eta euren ingurukoei informazioa, orientabideak eta laguntza emateko.

Hainbat ekintza antolatzen ditu, bideo-emanaldiak esaterako. Kristau homosexualen taldea, atzeratu homosexualen taldea, elkarri laguntza emateko bilkurak (GAM Grupos de Ayuda Mutua direlakoak)… eta askoz gehiago.

Helbidea: Berastegi 5, 5. 8 eta 9 dptu.ak | 48001 Bilbo (Mº Abando)
Tlfn. y fax: 94 423 72 96
e-posta: aldarte@aldarte.org
web: www.aldarte.org

Aldarte Potugalete

Ostegunero 17:00etatik 20:00ak arte. Tel.: 94 461 07 41
Helbidea: Buenavistako Kultur Etxea, Gabriel Aresti kalea, Buenavista auzoa, Portugalete. web: www.aldarte.org/aldarteportu.htm


Berdindu (Eusko Jaurlaritza)

Lesbiana, gay eta transexualen arretarako euskal zerbitzua.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Depatamendua
Helbidea: Gran Via 85, 6. 48011 Bilbo.
Tel. 944 03 12 51
Tel. 900 84 00 11
e-posta: berdindu@ej-gv.es


Bost Axola

Gazte gay eta lesbianak badaukagu bilgune berria. Donostiako EHUko ikasle talde bat martxan jarri gara ekintza eta ekitaldi ugari egiteko asmotan. Gure ardatz nagusiak hezkuntza, aldarrikapenak, informazioa eta laguntza izango dira, eta gurekin bat egin nahi izanez gero, ongi etorria izango zara! Gurekin jar zaitezke harremanetan info@bostaxola.com helbide elektronikoan, bitartean... ondo izan ;-)

e-posta info@bostaxola.com
e-posta zerrenda: alta@bostaxola.com
web: http://www.bostaxola.com


EHGAM

Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua da. Erakunde honek urteetan eskatu izan dio administrazioari laguntza eta informazio bulegoren bati ekitea; horra Eusko Jaurlaritzaren Berdindu. Nafarroako Kattalingorri Argibide Bulegoaren bultzatzaile ere bada EHGAM, Lumatza lesbianen taldearekin eta Ilota-Ledo transexualen taldearekin batera.

EHGAM-Gaytasuna (Araba)
HIESAren Aurkako Batzorde Hiritarrean du egoitza
Helbidea: San Frantzisko 2, 1., 01001 Gasteiz

EHGAM Gipuzkoa
Helbidea: CRAJ Txuri Urdin Eraikuntza
Anoeta pasalekuan
Donostia
e-posta: gestion@ehgam.org
web: www.ehgam.org

EHGAM Bizkaia
Helbidea: Txoko Landa / Solokoetxeko eskalinatak, 48005 Bilbo
Tel: 94 4150719
Fax: 94 415 07 19
e-posta: ehgambizkaia@euskalerria.org
web: www.ehgam.org

EHGAM Nafarroa (Kattalingorri)
Helbidea: Aldapa Kalea 3, 31001 Iruñea
Tel: 948 22 91 49
e-posta: ehgam.nafarroa@euskalerria.org
web: www.ehgam.org


EHU-UPV · Psikologia aplikatuko zerbitzua

Ibaetako Kanpusa: Ignacio M. Barriola eraikina
Elhuyar Plaza 2 - 20018 Donostia
Tel. 943 01 83 09
e-posta: svrsudop@sv.ehu.es
web: www.sc.ehu.es/srwsesia/unorsex.htm


Enfasis

Lesbiana, gay eta inguruari buruzko informazio eta laguntzarako zerbitzua da.

Gasteizko udalak diruz lagunzen duen doaineko zerbitzu bat da, eta homosexualitatea era positibo eta sano batean bizitzeko baliabideak eskeintzen ditu, bai norbererena, baita besteona ere.

Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Helbidea: Zapatari kalea 39, behea (Andra Mari Zuriaren plazatik gertu).
Tel. 945 25 70 77
e-posta: enfasisvitoria@worldonline.es
web: www.vitoria-gasteiz.org/enfasis/


Hegoak

Gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkartea. Ikuspegi progresista eta eraldatzaile batetik espresio eta bizitza afektibo-sexualaren alorrean sakontzeko interesik dugun kide guztiok osatzen dugu elkartea.

Euskadi mailan dago antolatua, eta antzeko talde eta elkarteekin koordinaturik dago, bai Euskadikoekin zein beste Autonomi Erkidegokoekin.

Helbidea: Maiatzaren 2a, Bilbo
Tel. 94 415 62 58
Tel. 665 75 50 73
Fax 94 415 54 95
e-posta: info@hegoak.com
web: www.hegoak.com


Ilota-Ledo

Transexualen taldea, lagunak eta senideak.

Aldapa 3, behea. 31001 Iruñea (Kattalingorri)
Tel.: 948 22 91 49 eta 609 52 74 43
e-posta: gtaf.na@terra.es
web: http://www2.retena.com/usuarios/ibanobich


Infasis (Gehitu)

Gehituk gay, lesbiana eta transexualentzako informazio eta sorospen-zerbitzu hau kudeatzen du gure egoitza nagusian eskaintzen dugun atentzio pertsonalizatuaren bidez. Zerbitzu hau gure senide eta lagunen esku ere jarrita dago.

Helbidea: Arrasate kalea 51, 3. esk. Donostia
Tel. 943 468 516
Infasis / Informazioa eta Laguntza: 902 200 096
e-posta: infasis@gehitu.net
web: www.gehitu.net


Kattalingorri

Kattalingorri gune irekia eta anitza da, pertsona lesbiana, gay, bisexual eta transexualen alde lan egiten duena. Gizartean oraindik erroturik dagoen homofobiari eta haren ondorio latzei aurre egiteko asmoarekin aritzen da.
Horretarako baliabide anitz ditugu, besteak beste:

Ostegun eta ostiraletan, 18:00etatik 21:00etara bulegoan egoten gara, zuri harrera egiteko, entzuteko, eta ahal dugun neurrian, laguntzeko.

Aldapa 3, behea. 31001 Iruñea.
Tel.: 948 22 91 49
e-posta: info@kattalingorri.org
web: www.kattalingorri.org


SEXtabaidaren dokumentala

:: SEXtabaida foroa

mugak elkartrukatuz ta gozatuz
Jendearekin berba egiten hari naiz azkenaldi honetan ta konturatzen hasia nago jende askori ez dakit axola bazaion edo momentuagatik eramaten bagaren, biño azkenean praktika sexualetan ahazten dugula gaixotasunen transferentziak edota ahurdun geratzeko posibilitateaz, edo beste alde batera begiratzen diogula.

Azkenen ustet eztabaidatzeke dagola PRAKTIKA SEXUALETAZ. Hau da, konszienteki "arriskuak" usteko albo batera. Konsziente bagare penetrazioetaz aparte beste praktika batzuk ere badauzela eta oso plazenteruak direnak ta hauek jorratzen baditugu, lanketa hori, ustet positibo bihurtu al daitekela gure bizitzetan.

Ba hori, beharbada txorrada bat ematen dula biño ustet bere garrantzia dula. Honen inguruko artikuluren bat idatzikoet publikatzeko, ta hemendik zehoze sortzen bada, ba hobeto baiño hobeau.
________________________________________

ez emakume ez gizon
binarismoak gaixotzen gaitu
Egilea: anxio Bidalia: 09/03/11 Asteazkena, 12:37
Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Creative Commons License

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588