SARRERAK AGORTU EGIN DIRA!
2005-11-26ADI! GAUR GOIZEAN SARRERAK AGORTU EGIN DIRA, BERAZ ARRATSALDEAN EZ DIRA BERTAN JARRIKO SALGAI!
ADI! GAUR GOIZEAN SARRERAK AGORTU EGIN DIRA, BERAZ ARRATSALDEAN EZ DIRA BERTAN JARRIKO SALGAI!
Sarrerak aurrez erosteak badu abantaila bat: 4 euro! Baina sarrerak ez dira aurrez saltzen larunbaterarte, leku batzuetan bihar kenduko dira eta beste batzuetan ostiralean… beraz azkar ibili ez baduzu sarrerarik gabe geratu nahi!
Euskal Herriko hainbat lekutik autobusak antolatu dira Ikasle Egunera joateko. Era berean garraio publikoa ere erabil daiteke Larrabasterrara hurbiltzeko.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Azaroak 17ari buruz balorazio txiki bat egiteko ondorengo puntuak nabarmendu nahi genituzke: Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Ikastetxeei dagokienez, Euskal Herri osoko ikastetxeetan mobilizazio ugari egin ziren, ikasleon eskubideen karta aldarrikatuz.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Unibertsitatean Bolognari aurre eginez, greba orokorrerako deiari milaka ikaslek erantzun zioten, Hego Euskal Herriko ia fakultate eta unibertsitate gehienak utzik geratuz.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Ikasle Egunerako sarrerak jada salgai daude Euskal Herriko txoko gehienetan. Sarrerak aurrez erosi nahi badituzu 13€tan salgai daude honako lekuetan (egunean bertan 17€ balio dute, beraz azkar ibili!). Hona hemen zerrenda osatua:
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Baionan Herri Eskolak egiten ari ziren momentuan Markinan Abenduak 6 ere klasera joateko deialdia luzatzen zen
Gaur, frantziar estatuak ipar Euskal Herrian inposatzen duen jai-egun hontan, euskal ikasleok gure jarrera intsumisoa zabaldu nahi dugu, gure agurrik beroena ailegarazi nahi diegu jai-egun inposatuen gainetik herri eskoletan bildu diren euskal ikasleei, atzo, gaur eta aurrerantzean autogestioaren aldeko hautua egin eta egingo duten ikasle guztiei.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Azaroak 11, Frantziar armistizio eguna, ez da jai eguna euskal ikasleontzat… are eta gehiago, jai egun iraingarri bat da. Horregatik IAk herri eskolak burutu zituen Baionako Bernat Etxepare ikastetxean eta bertara ikasle andana gerturatu zen.
Hiru hitzaldi, lehenengoa Gazte Kontseiluaren inguruan izan zen. Hurrengoa Euskal Jai Gaztetxearen inguruan izan zen. Azkenik Euskal Curriculuma ere Baionara heldu zen eta bertan ikasleek Euskal Ikasleon Eskubideen Karta gehitu genion.
Lehenengo urtea da Herri Eskolak egiten direla Lapurdin, baina hala ere giro bikaina eta ikasleok euskal egutegi bat behar dugula aldarrikatzeko aukera paregabea izan zen.