2006-02-13
Iritsi da jardunaldien bukaera, baina amaiera eman aurretik ebaluaketatxo bat egitea ezinbestekoa izan da. Idei positibo ugari atera ditugu, baina jardunaldiekiko kritikak ere aurki ditzakegu noski. Azken berria, jardunaldien DVDa editatuko duela Gazte Asanbladak, zeinean hitzaldiak MP3an, horien kronika, argazki batzuk, eta filme esanguratsuenak jasoko diren. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
talgabeak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-02-8
Drogen aferaren inguruko hausnarketan, SEGI gazte erakundeak irakurketa iraultzailea eta independentista dakar. Bestalde, azaldu beharra dago independentzia eta sozialismoa helburu duen erakunde honek bere hasieratik jorratu duen gaia dela, JARRAIren sorreratik, HAIKA erakundetik, eta gaur egun SEGIk ere jorratzen duen gaia dela drogen afera. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
talgabeak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-02-2
Hauek dira data moldatuak:
- otsailaren 3an, ostiralean: segi
- otsailaren 8an, asteazkenean: 17.30 HEGOAK beste hitzaldi bat + 20h HUELE PEGA filmea
- otsailaren 10ean, ostiralean: ondorio eztabaida
talgabeak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-02-2

70 gazte ingururen aurrean hasi zuen Justo de la Cuevak bere hitzaldia. Honen oinarria BOTERE HELDUAren dominazio sistema; eta horren bitartekoetako bat, drogen erabilera. Azal dezagun pausoz pauzo Justoren tesia.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
talgabeak atalean argitaratua | Iruzkin 1 »
2006-02-1
Filme honek 80. hamarkadako Bilbo ingurura garamatza. PSOE Espainiar Gobernu-burua zen, eta Industriaren berregituraketak sortutako langabezi handiak markatzen dute momentu hura. Kontestu horretan, droga desberdinen kontsumoa izugarri handitu zen gazteen artean; bereziki heroinaren kontsumoa. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
talgabeak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-01-23
Droga kontsumoa gertutik jorratzen du filme honek, eta irudi gogorrak erakusteaz gain, errealitate gordina da filme honek hobekien irudikatzen duena: drogak gaitzetsi arren, droga kontsumoa orokortua duen jendarte eredua, zeinean modu batera edo bestera, emakume zein gizonek, gazte zein helduek, drogekiko harreman estuegia duten. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
talgabeak atalean argitaratua | 2 Iruzkin »
2006-01-23
Filmeak speedaren narkotrafikoan partehartzen duten pertsonaia desberdinak aurkezten ditu. Kontsumitzailetik hasita, speeda egiten duen kimikariaraino; maila txikiko trapitxeroatik, dirua ipintzen duen narkoaraino. Eta begibistan ikusten dena zera da, jerarkia horretan kontsumitzaileatik hurbilen dagoena izango da arrisku gehien sufritako dituena. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
talgabeak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-01-23

HEGOAK taldearen hitzaldiak eman zien hasiera droga jardunaldiei, eta hura bai hasiera jendetsua, 70 gaztetik gora bildu baitziren Sparru Gaztetxean. “Drogei ez” mezutik aldenduz, gaur egun jendarte honetan drogak kontsumitzen direla onartuta, kontsumoak ekartzen dituen arriskuen murrizketan oinarritu zen formakuntza saioa. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
talgabeak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-01-18
talgabeak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-01-18
ZGA-k Zizurko gazteen arteko droga kontsumo maila ikusita, drogen inguruko jardunaldiak antolatu ditu, honako helburuarekin: drogadun jendarte honetan modu kontziente eta aske batean bizi ahal izatea, menpekotasunik gabe.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
talgabeak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »