Terrorismoaren aitzakia herrien borroken aurka

2005-08-13

Giza eskubideen ukapena terrorismoaren aitzakiapean nola ematen den izan da gaur aztergai Teresa Carreño antzokian. Ezker Abertzaleko kargu ofizialik gabeko zinegotzi batek hartu du bertan hitza Euskal Herriko egoera salatzeko. Bera zinegotzi hautatua izan eta kargua hartzerik ez duela izan esatean antzokiaren babesa jaso du, baita Euskal Herriari bere elkartasuna azaldu nahi izan dion gizon venezolar batena ere “Gora Euskadi askatatuta” oihukatuta. Irakeko Alderdi Komunistako kideek antolatutako mintegian berriz, euskaldunak gonbidatu dituzte bizi dugun okupazioaz hitz egiteko. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Estaturik gabeko herriak inperialismoaren aurka

2005-08-12

Kudistan, Euskal Herria, Irlanda, Herri Katalanak, Flandria eta Balonia elkarrekin izan dira gaur euren herrien esperientziatik bizi duten zapalkuntza inperialista aztertzen. Antolakuntzak gordea zegoen lekua ukatu dio lan talde honi, baina, horrek ez du eztabaida mugatzea lortu. Estaturik gabeko herrien defentsa egingo duen ebazpena idatziko dute herri guzti hauek elkarrekin. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Inperialistak ere inperialismoaren aurkako jaialdian

2005-08-11

Autodeterminazio eskubideaz mintzatzeko aukera izan da gaur Gazteriaren eta ikasleriaren Jaialdian. Euskal Herriaren, Herri Katalanen, Kubaren eta Saharararen erabakitzeko eskubidea aldarrikatu da mintegian. Marokoko delegazioko kideek Saharakoen hitzaldia saboteatzeko saiakera egin dute eta kataluniarrek eta euskaldunek Espainiako Estatuaren zapaltzaile izaera salatu dute. Komunikabide alternatiboen hitzaldian ere, Espainiako hedabideen desinformazio estrategia salatu du euskal delegazioak, txalo artean Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Bolivarren ezpataren gidaritzapean egin da kongresu bolivartarra

2005-08-11

Coordinadora Continental Bolivariana du izena eta Amerikako mugimendu borrokalarienak batzen ditu. Bere lehen kongresua izan da Caracasen; Italia, Herri Katalanak eta Euskal Herriko gonbidatuekin: “Aleeertaaa… Aleeeertaaaa… ¡Alerta! ¡Alerta! Alerta que camina, la espada de Bolivar por America Latina” Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Mundu osoa desinformazioaren aurkako borrokan

2005-08-11

Hedabide alternatiboen sorreran laguntzea izaten ari da Chavezen gobernuaren puntu garrantzitsuetako bat; Amerika Latino osoan berindartzen ari den fenomenoaren baitan ari da garatzen Venezuelako esperientzia, gaur, Euskal Herriko gazte proiektu komunikatiboa eta Amerikakoak uste baino gertuago daudela ikusi ahal izan dugu Gaztesarearen parte-hartzearekin. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Europako eta Amerikako indigenak norabide berean jarri ditu CCBren kongresuak

2005-08-11

Bolivartar Koordindara Kontinentalaren (CCB) kongresuan indigenismoa izan da lan taldeetako bat. Amerika Latinoko etnia edo talde ezberdinen ahotik eta euskaldunen esperientziatik landu da gaia, kilometroak adinako distantziarik ez dago lurralde bakoitzeko bertakoen artean. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Lan talde ideologiko-politikoa

2005-08-11

Coordinadora Continental Bolivariarraren ideologia Simon Bolivar iraultzaile handiaren pentsamenduan oinarritzen da. Hala bada, oinarri hauek berraztertum eztabaidatu eta eguneratze lanean oinarritu da lan talde hau, Bereziki garrantzitsua zen iraultzaile honentzat hezkuntzaren papera herrien garapen eta iraultzarako,gauzak horrela, hezkuntzaren gaiaren gainean egin dugu ponentzia euskal delegaziokook. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Gazte politika egiteko bideak Venezuelan, Vietnamen eta Euskal Herrian

2005-08-10

Jaialdiko lehen egunak gazteriak gazte politika egiteko behar dituen bitartekoak aztertzeko parada eman du. Venezuelako Gazteriaren Institutu Nazionala, Vietnameko Gazteriaren Batasuna eta Euskal Herriko Gazte Kontseiluaren esperientziak azaldu dira lehen hitzaldietan. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Amerikako herrien borrokaren batasunera begira hasiko da Koordinadora bolivartarraren kongresua

2005-08-9

Kontinenteko Koordinadora bolivartarraren (Coordinadora Continental Bolivariana- CCB) kongresua. Goizean aurkeztu dute Amerika guztiko antolakunde borrokalariak batzen dituen koordinadorako kideek bihar eta etzi burutuko duten kongresua. Venezuelan den Euskal Herriaren delegazioak parte hartze aktiboa izango du ponentzia propioekin. Antolakuntza, herrien eskubideak, komunikazio alternatiboa eta iraultza prozesuen aurrerakada izango dituzte hizpide, besteak beste. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Euskal delegazioa ere jaialdiaren hasieran izan da

2005-08-8

Astelehena Gazteriaren eta ikasleriaren jaialdia abiarazteko eguna izan da. Euskaldunok, ofizialki delegaziorik izan ez arren, Euskal Herriarentzat independentzia eta sozialismoa eskatzen zituen pankartarekin nabarmendu gara. Bertako telebistarik garrantzitsuenetan euskal delegazio gisa aurkeztu gaituzte eta Chavez presidenteak berak ere agurtu gaitu. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »