GazteSarea

ALBISTEAK1. eguna | 2. eguna | 3. eguna | 4. eguna

gudariei omenaldia

Kalean hotza, bihotzak sutan

Sutan eskuak ere. Nazio askapenaren aldeko borrokan eroritakoen omenezko txalo zaparradek eragindako beroa. Leporaino bete da Lezoko frontoia eusko gudariei merezitako omenaldia emateko asmoz. Baita lortu ere. Txistuaren soinua desagertu baina oihuen oihartzunak bete du pilotalekua aurreskua amaitzean.

maskulinitate tailerra

Gure rol eta jarrerak aztertuz berdintasuna eraikitzen hasi

Jendarte patriarkal eta kapitalista honek zapaltzaile rol ugari esleitu dizkie gizonezkoei, eta horiexek aztergai izan dira Eskola Gunean antolatutako maskulinitate tailerrean. Eta ondorioztatu moduan, berdintasuna oinarri izango duen jendartea eraikitzeko gizonok ere asko dugu egiteko.

kultura

Kulturaren izaera eraldatzailea aldarri

Kultur Gunea gazte iraultza kulturalaren jaialdiaren topaleku izan zen atzokoan eta nahiz eta, azken uneko zenbait hutsunek egitarau moldatu, inprobisazioak giro ederra eta sentsazio polita utzi zuen bertaraturiko lagunen artean.

etxebizitzaeskubidea.net

Etxebizitza ez da espekulazio arazo bat bakarrik urratua zaigun eskubidea ere bada

Gaurkoan etxebizitzaren arazoa izan du mintzagai eskola gorriak. Horretarako fakultate desberdinetako ikasleek gai honi buruzko ikuspegi desberdinak azaldu dituzte. Ondoren lan talde desberdinetan aztertu dute etxebizitzaren problematika eta aurrera begirako irtenbide posibleak planteatu dituzte.

proiektu txikitzaileak

Proiektu txikitzaileen kontra buruturiko borrokak azaldu dituzte Mexiko eta Sardiniako lagunek

Auditorioak jasotako mahai inguruan, Sardiniako eta Mexikoko delegazioetako kideek bere herrietako borroken nondik norakoak azaldu dituzte. Kurdistan, Euskal Herria eta Val di Susa-ko ordezkarien interbentzioak ere programaturik bazeuden ere, mahai ingurua bertan behera gelditu behar izan da itzulpengintza zerbitzuan izandako arazoen ondorioz.

bertso hop

Bertso hopa, bi inprobisazio arteen talka

Bertsolaritza eta rapa elkarren artean antza gutxi daukaten bi kontu direla esan daiteke. Bata Euskal Herriko kulturaren altxor historikoa den bitartean, bestea kaleetako amorrua islatzen duen disziplina garaikidea da.

autodefentsa

Hainbat herrialdetako neska hurbildu dira autodefentsa tailerrera

Autodefentsa kurtso honen helburua, neskak beren baitatik defenditzen jakitea da. Erakutsi nahi zaie neskei beraiek ere nahi badutela indarra.

gil de san vicente

"Herri zapaldu guztiek erresistentziarako eskubidea dute"

Auditoria txikia gelditu da I�aki Gil de San Vicentek eskainitako zergatik borrokatzen dute herriek? hitzaldirako. Bertan, herri zapaldu guztiek erresistentziarako eskubidea dutela azaldu du, eta norabide horretan antolakuntza eta borroka azpimarratu ditu.

pornografia

Betiko pornografiari alternatiba ezarri diote Gaztetxe Gunean

Girls who like porno izenpean Gaztetxe gunean burututako eztabaidak post-pornoaren inguruan hausnartzeko aukera eman du, pornografia industrialari alternatiba emateko bide gisa. Gainera, nazioarteko borrokan askapen sexualaren aldeko borroka indartzeko beharra azaleratu dute bildutakoek.

copyleft

Copylefta aztergai gazte topagunean

Copylefta, edozein kultur lan erabili, moldatu eta banatzeko aukera ematen duen filosofia da.

Topa

ARGAZKIAK

topargazkiak

bidali zure argazkiak: topargazkiak(a bildua)gaztesarea.net

kamaradak
kamaradak

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588