GazteSarea

ALBISTEAK1. eguna | 2. eguna | 3. eguna | 4. eguna

gazte topagunea

Euskal estatu sozialista eraiki arte borrokatuko dugu

Milaka gaztek bete zuten Lezoko karpa nagusia atzoko ekitaldi politiko nagusian. Bi estatuen legalitatearen eta independentziaren arteko talka irudikatu zuten eta euskal estatu sozialista kokatu zuten belaunaldi honen helmuga gisa. Ekitaldian, iheslari politikoen izenean Joseba Sarrtionandiaren hitzak entzun ziren. Zuzeneneko jarraipena

hezkuntza sistema nazionala

Hezkuntza sistema nazional euskaldunaren beharra agerian

Hezkuntza eta heziketa tailerra eskaini dute Eskola gunean Magisteritza fakultate eta unibertsitate desberdinetako ikasleek. Bertan, hezkuntzak esparru desberdinetan duen eragina aztertu dute.

Etxebizitza arazoa hizpide GT08n

Zumaiako gazte asanbladako kideek etxebizitzaren inguruko hitzaldia eman zuten gaztetxe gunean. Beraien esperientzia ardatz moduan harturik turistifikazioak kostaldeko gazteendako suposatzen duen mehatxuaz jardun dute.

ez dok hamairu

Hainbat gazte bildu dira "Ez dok hamahiru" gogoratzeko

Ez dok hamahiru, 60.hamarkadan sortutako kantari taldearen ordezkari bezala agertu da Benito Lertxundi Gazte Topagunean. Bertan, Pako Aristiren laguntzaz azaldu ditu talde horren nondik norakoak.

emakume gazteak

Emakumeen borroka gazte perspektibaz

Prentsaurrekoa eskaini zuten 40 bat emakumek, atzokoan, Gaztetxe gunean. Bertan, beren aldarrikapenak luzatu eta gero, nazioarteko delegazioetako talde feministen esperientziak entzuteko aukera egon zen.

goizeko kronika

Tailer aniztasuna goizean zehar

Zazpi herrialde, zazpiak bat baina norberak berea. Frontoi batek aterpe ematen dizunean ez du sobera ajola rokodromoan ibiltzea, zein txalaparta tailerran, AHTaren kontrako txapak egiten nola joaldunen prestatze lan ikastaroan. Kamara eskutan duzula, hauek denak uztartuz ere istoriotxo bat konta daiteke, saiatu behintzat bai. Lezoko frontoia dugu kultur aniztasunaren eta aberastasunaren isla. Norberak berea baina denak bat.

laburmetraiak

Ikusi eta ikasi, argi eta garbi entzun

Ikusiz ikasi ala ikusten ikasi? Ikusentzunezko produkzio konbentzionalak ohituta dauzka geure begiak eta berea baino ez ulertzeko muga ere jartzera heldu ginateke. Aldiz, gure barrenak astintzen duen jakinminak eta gauzak bidezkoago bilakatzeko senak agintzen digu ez dugula behar adina ikusi, behar adina ikasi.

palestina

Palestina barrutik egin ezin duguna beste herrialdeek egitea ezinbestekoa da

John Rishmanawi palestinarra Kamaradak gazte sare internazionalistak gonbidatuta etorri da Gazte Topagunera. Besteren artean, Palestinako herri zapalduaren testigantza gerturatu eta, gaurkoan Lezon aurkeztuko den Israeli boikot! kanpainaren harira, aipatu estatuaren ekonomiari boikot egiteak duen garrantziaz mintzo zaigu ere ondorengo elkarrizketan.

etxebizitza

Etxebizitza eskubideari buruzko hitzaldia

Etxegorri, Maulets, Cajei eta Briga eragileetako gazte ekintzaileek Estatu Espainolari dagokionean, etxebizitza eskubidearen inguruko erradiografia bateratua aurkeztu dute. Gazteei zuzenean eragiten dion problematikari aurre egiteko orduan hartu beharreko iniziatibek nahi baino leku txikiagoa izan dute hitzaldian.

musikoterapia

Inprobisazio musikalaren lekuko izan da Eskola Gunea

Eguerdiko ordu batak aldera Eskola gunean burutu den musikoterapia tailerrak bildutako gazteei inprobisazio musikala garatzeko aukera luzatu die. Erritmo eta armoniez haratago, musikaren komunikaziorako gaitasunaren gainean hausnartu eta gaurko pertsonen arteko inkomunikazioaz jardun dute tailerreko partaideek.

astakerria

Astakerriaren irratsaioak goizak alaituko ditu Gazte Topagunean!

XiriKZ-ko Astakerria atalak irratsaio propioa du Irauli Uhinak Topaguneko irratiaren barnean. Goizak umorez jantziko dituzte astoek, Lezon aurkitzen diren gazteei egun hasiera ona eskaini asmoz eta Lezotik kanpo entzungo dituztenei gazteok borroka bakarrik ez; ondo pasatzen ere badakigula adierazteko.

elkarrizketa

Quebracho mugimenduko Ezequiel Lopardori elkarrizketa

Gazte Informazio Agentziak Argentinako Quebracho mugimenduko Ezequiel Lopardorekin hitz egin du. Bera erakunde argentinarreko ordezkaria da GT2008an. Bere ustetan Euskal Herriko gazteriak erakustaldia handia egin du Topagunera etortzen eguraldi txarraren eta Guardia Zibilen kontrolen gainetik.

akeita gunea

Akeita Gunean giro lasaia eta jendetsua

Euri zaparrada? Akanpaleku katastrofikoa? Erresistentzia proba? Akeita guneko giroa ikusita ez du ematen bertaratutako gazteak horrelakorik pasa dutenik. Bertan antzematen den kafetxo usaina ta giro lasai lasaia aurreko gauean igarotako kaosarekin ez zeukan zerikusirik. Izan ere, beste alternatiba eroso ta lasai baten ezean gunea jendez gainezka dago.

bologna prozesua

Mitoek ez gaituzte konbentzituko!

Txaparradak, kaskabarra, parranda... goizeko panoramak ez du mugatu Europatik etorri diren kideen hitzaldia ezta entzuleak bertara agertzea ere.

eskubide demokratikoak

Borrokarako grinaz eraso guztiei aurre egingo dietela adierazi dute ikasleek

Gaur goizean hainbat ikasle bildu dira eskola gunean dekretu eta eskubide demokratikoen inguruko mahai-inguruan. Bertan bildu direnen helburu nagusia, gaur egungo ikasle mugimenduak jasaten duen inposaketa aztertzea eta honi aurre egiteko eman beharreko pausuak zehaztea izan da.

Topa

ARGAZKIAK

topargazkiak

bidali zure argazkiak: topargazkiak(a bildua)gaztesarea.net

kamaradak
kamaradak

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588