ALBISTEAK
Milaka gaztek independentzia aldarrikatzen jarraitzen dute Lezon. Iaz independentzia gure izarra bazen, aurten euria da, baina hala ere, giroak ez du etenik eta karpa erraldoian oraindik goiz da.
Herrien autodeterminazio eskubidea Europar kontestuan nola ematen den aztertu dute arratsaldeko 17,00ak aldera Auditorioan burututako hitzaldian. Hizlariak Koldo Gorostiaga, Herri Batasuneko europarlamentari oiha, I�aki Soto, filosofian lizentziatua eta gaian aditua eta Sinn Fein-eko Europarako arduraduna den Eoin O`Brien izan dira.
Bertsokin hasi eta bertsokin jarrai. Mikro bat eta soinu karrua laguna hartuta Hamaika Bertuteko bertsolariak arratsaldea alaituz aritu dira kalerik kale eta euren puntu zorrotzekin euria usatu nahi izan badute ere azkenean ezin izan dute ur jarioa saihestu. Bestalde, Irauli Irratian ere bertso saio inprobisatua izan da.
Helburu berberak mila bide. Spray formatuan zein ikusentzunezkoan sormenaren eragina agerikoa da. Hori dela eta, aurtengoan ere, Gazte Topaguneak bide eman die gazte sortzaileei euren lanen erakusketarako. Arratsaldeko hiruretan izan da laburmetraien proiekzioaren hasiera saioa eta honela izanen da datorren hiru egunetan ere. Arratsaldero, hiruretan kultur gunean.
Drogen inguruko mintzaldiarekin hasi zen arratsaldea gaztetxe gunean.Hainbat gazte hurbildu ziren bertara Askagintzako kideen hitzaldia entzun eta geroko eztabaidan parte hartzeko.
Iruzur eta erdibideetan kabitzen ez den gazteria independentistaren lekuko izan da Topagunearen harrera ekitaldia. Mundu osoko ordezkaritzen babes internazionalistak, zazpi herrialdeetako bertsolarien piperrak, eta jendetzaren ska dantzak adiskidetu dute independentzia berresten duen belaunaldi berrien aldarrikapena. Info+ gaztesarea.net/bereziak/topa08
Euskal kulturak bizi duen merkantilizazioari aurre egiteko eztabaida abiatu dute hainbat kultur eragilek. Bertan kultura herrikoia defendatzeko eta sustatzeko beharra azpimarratu dute, eta hauxe izan dute hizpide Gazte Topaguneko Kultur Gunean burututako mahai inguruan.
Guardia zibila eta polizia nazionala gazte topagunerako bideak oztopatzen ari dira, urtero lez. Lezora bidean, kontrolak ugaltzen ari dira eta gazteei pultserak ere apurtu dizkiete. Lezoko sarrera batean polizia nazionala dago, eta bideo kamerez grabatzen dabil gazteak.
Euskal Herria tropikala ez dela badakigu baina, nola izan daiteke urtero legez aurten ere euriak Gazte Topagunea bustitzea?
Goizean-goizetik hasi dira gazteak Lezora iristen eta dagoeneko akanpalekua beteta dago. Hala ere, kontrolak direla eta gehienak Gipuzkoatik etorritakoak dira.
Gaur hasi da Gazte Topagunea Lezon. Goizeko lehen orduetatik hasi dira gazteak Lezora hurbiltzen eta dagoeneko milaka dira bertaratu direnak. Info+ gaztesarea.net/bereziak/topa08
Azken egunetako aurre lanaren ostean, Komunikazio Txokoa martxan da Topagunean gertatzen den guztia jaso eta lau haizeetara zabaldu asmoz. Lan talde zabal horren barruan, Irauli irratiak zuzeneko emisioari ekin dio Info7 irrati nazionalaren bitartez.
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588