ALBISTEAK
Zeru gorriko egun berri bakoitzeko... Independentzia!
Kattalinek mezua igorri du, Topagunean izan diren gazteen lana txalotu, eta bertan ikasitakoa nork bere herrietan zabal dezagun dei eginaz.
Atzo eman zitzaion amaiera 2008ko Gazte Topaguneari. Elurra, euria, kazkabarra eta haizearen gainetik euskal gazteriak eutsi dio 4 egunez. Amaieran, balorazaio orokorra egiteko unea iritsi da. Info+ eta jarraipen berezia: gaztesarea.net/bereziak/topa08
Gazte Topagunea bertatik bertara argazkien bidez kontatzen aritu ostean, Gaztesareako Informazio Agentziako argazkilari batek bere kronika bidali digu.
Gazte Topagunea bere amaiarerara iritsi da aurten ere. 4 egunez, mundu osora zabaldu da independentziaren aldarria, milaka gazteren ahotik, eta gazte komunikazio proiektuaren bidez. Proiektu hau, egunkari batez, interneteko atari batez, irrati libre batez eta gazte telebista batez osatua dago, eta guztion artean elkarlanean, Lezoko Topagunearen edukia lau haizeetara zabaldu dugu.Info+: Jarraipen berezia
Gaur eguerdiko ordu batetan programaturik zegoen oholtza flamenkoa
tailerrak, hainbat lagun bildu ditu Gaztetxe Gunean.
Gazte Topagunearen azkenengo egunean euskal gazte mugimenduak bere atxikipena eman dio Israelgo produktuen kontrako boikot kanpainari. Kamaradak gunean eguerdian emandako prentsaurrekoan gogoratu dutenez boikot ekonomikoa da estatu sionistari aurre egiteko modurik eraginkorrena.
Hainbestetan amestu ta borrokatu dugun herri gazte askea Lezo agurtzen ari den honetan, atzera begiradatxo bat eman eta egun guzti hauetan burututakoaren fruituak jasotzeko garaia heldu da. Hortan ibili dira ere Eskola Gunean eta lau egunetan egindakoari errepasotxo bat emanez aurrera begirako ibilbidea zehazten aritu dira.
Nazioarteko terrorismoaren aurkako guda, eta bertatik eratortzen den eskubide urraketa sistematikoa aztertua izan da gaur arratsaldean leporaino beteta zegoen auditorioan. Horretarako gaian adituak diren ahotsak eduki ditugu gure artean, gaiari ikuspegi zabal bat emanez. Hain zuzen ere, Belgikatik etorritako Michael Collon idazlea, Frantziar Estatuko Jean Claude Paye eta Edurne euskal abokatua.
Herrialde desberdinetako legedia terroristen ondorioak ezagutzeko aukera izan da gaur arratsaldean auditorioan. Mintzaldian Palestina, Kurdistan eta Alemaniako kideek beraien herrialdetako errealitatera gerturatu eta tokian tokiko legedia antiterroristen gorabeherak azaldu dituzte. Jarraipen berezia
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588