Hegoamerika ezkerrerantz
hitzaldia zena, gaiari buruzko tertulia bilakatu da era naturalean. Gazteak 30 minutuz egon dira noiz hasiko zen itxoiten, baina hizlariek huts egin dute eta tertulia alternatiboa
sortu da horren partez.
Sindikalgintza eredu berri bat behar da
Prekarietateak lantegietatik haratago, jendartea erasotzen duelako
LAB sindikatuak eta gazte mugimenduak kaleak astintzeko aliantza estrategiakoa
osatu dute.
Gudariek jarri zuten hazia ereiten segitzeko ardura hartzen dugu
Orain hamabi urte izandako lehen Gazte Topagunetik eta egun hauetan gauzatzen ari denaren artean, makina bat izan dira hauetan parte hartu eta ostean, bidean, borrokan eroritakoak. Azkena Imanol Gomez donostiar gudari gaztea. Gaurkoan guztiak omendu dira.
Laburmetraiak ikusgai izan dira Gazte Topagunean. Kultur gunean ospatu da emanaldia eta bertara hurbildutako 200 bat gaztek euskarazko bost laburmetrai ikusteko parada izan dute.
Sexua, droga eta Rock and Rolla
izenburuak erakarrita, hogei gazte inguru bildu dira gaurko Herri Eskolara. Hitzaldia Ibai izeneko gazte batek eman du, eta hasieran azaldu duenez, jendea erakartzeko ezarri dion izenburua, guk geuk egin dugun bezalaxe. Hitzaldiaren funtsa zera izan da: drogek sexuan eta ugalkortasunean duten eragina aztertzea. Ibai, gainera, ikerketa bat egiten ari da beste hainbat ikaslerekin batera, drogek espermatozoideengan duten eragina ikertzeko.
Gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko koordinaketa nazionalak fruitu handiak eman ditu azken bi urteetan, Okupazio Kongresua, Gaztetxe Gida, Gaztetxe Eguna... Azkeneko adibidea Gaztetxe martxa dugu, apirilaren 21etik maiatzaren 7ra Euskal Herriko ehundaka herri eta auzoetatik pasako den olatu geldiezina.
Ametsen baratzaliburuaren aurkezpena
Sorgintxuloko gazteek liburuaren aurkezpen berezia prestatu dute, bibolin, akordeoi eta baxuak lagun, irudiekin osatzen den errezitaldia hain zuzen ere.
Etxarrira etortzeak erakusten du, nahiz eta errepresioa izan den hemen segitzen dugula
Gazte Topagunea bere azken txanpan sartzen ari den honetan Clara, Topaguneko bozeramaileetako batekin aritu gara hizketan aurtengo edizioaren nondik norakoak jakin nahiean.
Sekulako giroa izan dugu arratsalde hasieran gaztetxe gunean. Bertsolariak lehenik eta enbor jaurtiketaren txapelketa geroago bertan bildutakoentzako denborapasa paregabea bihurtu dira.
Eraldaketa soziala
deitu dioten eguerdian Gaztetxe gunean egin den mahai inguruari. Segiko Ainhoa, Duinako Xabi, Akuilu baserritar gazteen elkarteko Eneko eta Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen koordinadorako Ibai izan dira hizlariak.
Txalapartaren ttan-ttakunak eta dultzaineroen hotsek, esnatuko dituzte jada bigarren gaua igaro duten milaka gazte iraultzale. Gure kulturaren adierazgarri zaratatsu hauek irauteko kuraia izanez gero, musika maite duenarentzat egun ederra irekitzen da lokarturiko begien aurrean.
Gazte Topagunean gauak luzeak izan arren, goizak goiz hasten dira. Ekintzaz beterik dauden guneek bertara hurbildutakoei aspertzeko arrazoirik ez diote ematen. Dibertsioa, entretenimendua eta umore ona nagusitu dira herri guneko Igande goiz honetan.
Gaur Aberri Eguna izanik, Gazte Topagunean ere ospatu da eguerdiko 12,30etan Herriko plazan egin den ekitaldiarekin. Bertan txalapartariak, dantzari, txistulari, eta bertsolari batek parte hartu dute. Etxarriko alkateak udaletxeko balkoitik Udalbiltzaren adierazpena irakurri du ere.
Gaur goizean azoka gunera gerturatu direnek mota askotako lehengaiez eginiko artisau lanak ikusteko eta eskuratzeko parada izan dute.
Altsasuko ihauteriez aritzeko parada izan dugu goizean Herri eskolatan. Jende gutxi bertaratu bagara ere, oso hizketaldi interesgarria izan da. Raul Barrenaren eskutik gure sinismen eta ohituren erroetara jo dugu, frankismoak ezarritako trabak gainditu ondoren.
Itoitzko Urtegiaren eraikuntza hasi zenetik irregulartasun eta itzalez beteta izan da. Antonio Casas eta Arturo Rebollo profesional ospetsuek euren txosten teknikoak aurkeztean, urtegia betez gero izan daitezken arrisku katastrofikoak salatu zituzten, egoera larriagotuz. Guzti honen inguruan mintzatu da gaur David Ardanaz herri eskolan.
Jendetza hurbildu zen atzokoan Etxarrira, milaka eta milaka gaztek kolorez bete zuten herria. Topaguneak aurrera jarraitzen du, gaurkoan, Aberri Egunaren baitan. 12:00etan ekitaldia izango da Etxarriko herriko plazan, arratsaldean berriz Udalbiltzak deituta ekitaldia burutuko da Iru?ean.
Zure argazkiak GazteSarean ikusi nahi dituzu? Bidali zure argazkiak helbide honetara!!
topargazkia@gaztesarea.net
Topaguneak irauten duen bitartean irrati libre digitala izango dugu emititzen Etxarritik zuzenean internet bidez. Hitzaldiak, elkarrizketak, analisiak zein anekdotak zuzenean entzun ditzazuen.
Irratia ogg formatoan emititzen ari gara http://mundurat.net:9002/irratia.ogg URL-an. Winamp bezalako programekin entzun ahalko duzue.
Arazoak izatekotak saiatu hemendik http://irratia.gaztesarea.net:9001/irratia.ogg
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588