GazteSarea

:: Info 2006-04-15 [GazteInfo]

info
[2006-04-15]

Ametsa ez dadila Etxarrin bukatu

Egun hauetan Etxarrik irudikatu duen herri independentearen ametsa astelehenean ez bukatzeko deia egin da ekitaldi nagusian.

herri gunea
[2006-04-15]

Autogestioa, nahi zein helburu handiak lortzeko bitartekoa

Autogestioa zer da? Gaztetxeek onartu behar al dute instituzio publikoen laguntza euren proiektuak lantzeko? Hau gerora mesedegarria ala kaltegarria izan al daiteke? Gai potoloak dira, eta horiexek aztertu dira besteak beste gaur gaztetxe guneko autogestioari buruzko eztabaidan.

herri gunea
[2006-04-15]

Brigadisten esperientziak gazte Topagunean

Panama eta palestinan brigadista moduan bizitako esperientziak ezagutu ahal izan ditugu gaurkoan Etxarrin. Bi testigantzen bitartez, Panamako oihan eta Palestinako lurretan barrena bidaiatu ahal izan dugu, eta esperientzia zoragarria izan da, benetan. Argazkien laguntzaz, bertara hurbildu garen gazte mordoak urruneko herri hauek sakonago ezagutzeko parada izan dugu.

herri eskola
[2006-04-15]

Eraldaketa sozialaren bidetik

Elkartzen, eskubide sozialen aldeko Euskal Herriko eragile soziala dugu. Eskubide sozialetaz ari garen honetan, Elkartzenek 3 eskubide multzo bereizten ditu. Horietako bakoitzaren inguruan hausnartu, diagnosia egin, eta tesi argia defendatzen dute, "ongizate" jendarte batetik jendarte prekario batera igarotzen ari garela. Eta zentzu horretan, aurrekontuak demokratizatzea egoerari aurre egiteko irtenbide bat da. Ikus dezagun pausoz pauso.

kultur etxea
[2006-04-15]

Zapalduen zapalkuntza

Zapalduen pedagogiaren inguruko tailerra ospatu da herri eskolan. Bertan zapaldu eta zapaltzaile direnen inguruko errealitatea aztertu da. Horretarako tailerrera aurkeztu diren 15 gazteak 3 taldetan banatu dira, eztabaidari hasiera emanez.

herri eskola
[2006-04-15]

Joseba Permach Batasunako kideak hitzaldia eman du Herri eskola gunean

Mahaikideak geure herriaren egungo egoera politiko eta sozialaren diagnostikoa burutu du eta ireki berri den egoeraren aurrean, etorkizunari begira ezker abertzleak zein ikuspuntu duen agerian utzi du.

herri gunea
[2006-04-15]

Iraultzaileak ez badu irakurtzen, ez da iraultzaile ona

Justo De la Cuevak sozialismoari buruzko hitzaldi interesgarria eman zuen atzo. Berrehun lagunetik gora bildu ziren bere hitzak entzuteko, eta hitzaldia hastean, minutu bateko txaloaldia eginez omendu zituzten Euskal Herriaren askapen borrokan hil direnak, presoak eta iheslariak.

azoka herritarra
[2006-04-15]

Erakunde gazteen ekoizpenak lau haizeetara zabaltzeko azoka herritarra irekia dago

Guk sortutakoa geure artean banatu eta hedatzeko asmoz jarri da martxan topaguneko azoka herritarra. Euskal Herriko eta Nazioarteko zenbait erakundeetako partaideak bertan izan dira gaur produzitutakoa erakusteko eta saltzeko.

herri eskola
[2006-04-15]

Gazte eta nekazari

Nekazaritza azken urteetan denbora zailak pasatzen ari den sektorea dela gauza jakina da. Sektorearen etorkizuna kolokan dagoen momento hauetan, Euskal Herriko nekazari gazteak borrokan ari dira beraien lanak etorkizun oparo bat izan dezan. Honekin loturik, Gaztemugin Akuilu euskal nekazari gazteen elkartea sortu zen. Talde honetako Aitor Aranburu gipuzkuarrak bizi duten egoeraren berri eman du. Hitzaldia Herri Eskola gunean ospatu da, eta bertara 6 gazte hurbildu dira guztiaren berri jasotzeko.

herri eskola
[2006-04-15]

Bideo tailerra egin da gaur goizean

Herri eskolan hitzaldi eta tailer ezberdinak antolatu dira egunez egun. Gaur goizean besteak beste bideo tailerra egin da.

gaztetxe gunea
[2006-04-15]

Amaiera itzela izan dute gazte olinpiadek

Jendetza izugarriak agurtu ditu gazte Olinpiadak, hainbeste amestutako finalean. Talde ezberdinen artean lehia bizia egon da eta azkenean Gipuzkua irten da garaile. Batzuek "tongo-tongo" egiten zuten oihu eta beste batzuek astean zehar entrenatzen aritu direla ziurtatzen zuen, baina inork ezin du ukatu sekulako giroa egon denik.

kultur etxea
[2006-04-15]

Bideo emanaldiak kultur gunean

Bideo emanaldi desberdinak ikusgai egon dira 13:00tatik aurrera kultur gunean.

kultur etxea
[2006-04-15]

Egurrak astintzen... Topa!

Goizeko hamaiketatik aurrera kultur gunean burutu den txalaparta erakustaldiak gerturatu direnen belarriak goxatu ditu.

info
[2006-04-15]

Igaro da lehen gaua Etxarrin

Igaro da lau gauetako lehena Topagunean, eta ezin esan ezustekorik gabe igaro dena. Haize gogorrak hala ere ez zituen jendearen gogoak urrundik ere izorratu, eta kontzertu nahiz txoznetan sekulako giroa egon zen. Honelakoetan gertatzen den legez, eguzkia ezkutatzen denetik irteten denerako ordu horiek zer esan handia eman zuten, eta kontu bitxi ugari entzun ahal izan ditugu gaur goizean.

:: Eguneko esaldia

"Bakerik ez badago... gerra irabaziko dugu!"

:: Topargazkia (galeria berriak)

TOPARGAZKIA

Zure argazkiak GazteSarean ikusi nahi dituzu? Bidali zure argazkiak helbide honetara!!
topargazkia@gaztesarea.net

:: Irauli Uhinak

Zuzenean Etxarritik

Topaguneak irauten duen bitartean irrati libre digitala izango dugu emititzen Etxarritik zuzenean internet bidez. Hitzaldiak, elkarrizketak, analisiak zein anekdotak zuzenean entzun ditzazuen.

irauli

Irratia ogg formatoan emititzen ari gara http://mundurat.net:9002/irratia.ogg URL-an. Winamp bezalako programekin entzun ahalko duzue.
Arazoak izatekotak saiatu hemendik http://irratia.gaztesarea.net:9001/irratia.ogg

Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Creative Commons License

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588