Goiza argitzen hasi orduko gaztez betetzen hasi da Etxarri. Goizeko bederatzietan ireki dituzte kanpalekuko ateak. Ehunka sartzen dira gazteak kanpalekura, eta berehala hasi dira kanpin-dendak muntatzen. Etxarri eta Arbizu arteko zelaiak kanpadenda koloretsuz betetzen hasi dira.
AHTak Euskal herrian sarraski itzela burutuko duela gauza jakina da, baina nola edo zein modutan burutuko duen ez. Itzal horien gainean argia jaurti asmoz hurbildu da gaurkoan Etxarrira AHT Gelditu Elkarlaneko eta AHTren Aurkako Asanbladako kide den Mikel Alvarez.
Herri gunean gaur zerbait faltan izan ez bada, hori giroa dugu, dudarik gabe. Eguraldiak lagundu du, izan ere, arratsalde partean eguzkiak bat egin baitu festarekin. Hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, antzerkiak... eman zaie hasiera! Herri eskolan ia aulkirik gabe gelditu dira, egin, ikusi, gozatu eta ikasteko, gogotsu hurbildu da milaka gazte Etxarrira.
SEGIren gazte zapalkuntzaren inguruko alternatibaren barnean, gaur egungo euskal hezkuntza sistemaren egoeraren inguruko hitzaldia ospatu da Herri eskola gunean. 20 gaztek parte hartu dute ekitaldian eta bertan gaur egungo eta aspaldiko hezkuntza formala edo ofiziala tratatu da.
Ostiralero bezala, presoen aldeko elkarrateratzea egin da Etxarrin ere. Honelako ekimenetan geroz eta gehiago nabaritzen da pertsona maiteen hutsunea, hala ere, urtero bezala, gazteek ez dituzte lagunak, ahizpak, anaiak, aitak, amak, ezagunak zein auzokideak ahaztu.
Ehunetik gora gazte izan dira Euskal Sindikalismoaren Historia landu duen hitzaldian. Askotan esan den bezala, langile-borrokaren ardatza klase zapalkuntzan kokatu du hizlariak, LAB sindikatuko Ainhoa Esaide; eta etorkizunerako klabeak, langileon batasunean eta borrokan kokatu egin ditu.
Euskal musikaren inguruko mahai-inguru batek eman dio hasiera kultur guneko ekitaldi sortari. Musikherria proiektuko kdie bat eta Elkar diskoetxeko beste batek ahrtu dute parte.
Segi gazte antolakundeak, borrokaz aske biziz, independentzia
izeneko kanpainan murgildua darrai urriaz geroztik. Gazteon egoeraren jakitun izan, egoera irauli eta alternatibak osatzeko; hori da muinetako bat. Errealitate zehatzei, erantzun zehatzak bideratuz jarraitzen du Segik; esaterako, Villepin ministro frantsesak inposatu nahi izan duen Lehen Kontratuaren legearen aurka antolatuz, bai eta borrokaren bidez herri eta gazteri askeagoa eratuz.
Topagunean musikak leku benetan garrantzitsua duela ezingo du inork uka. Gaur, kontzertuei dagokionean, Obrin Pas eta Ken7 izango dira karpa nagusian, Banda Batxoki eta Anger berriz Gaztetxean.
Txalaparta, bertsolaria, abesti goxo bat, nazioarteko gazte antolakundeetako kideen presentzia eta Topagunearen aske bizitzeko gune izaeraren aldarrikapenak eman dio hasiera aurtengo gazte topaguneari. Ehunka gazte bildu dira herriko plazan burutu den harrera ekitaldian. Ofizialki, inauguratua da dagoeneko Gazte Topagunea 06!
Goizeko lehen orduetatik hasi dira hurbiltzen Euskal Herriko txoko ezberdinetako gazteak Etxarrin burutuko den Gazte Topagunera. 4.000 pertsona iritsi dira dagoeneko. Giro ona, eguraldia ere lagun, kanpinez josten hasi da Etxarri. Txapelokerrek beren presentzia erakutsi nahi eta hainbat kontrol jarrita dituzte uneotan.
Nork ezagutzen du Guardia Zibilaren kontrolik gabeko Gazte Topagunerik. Aurtengoan, ordea, badirudi iratzargailuak ez diela behar bezala funtzionatu. Izan ere, aurreko edizoetan goizean goiz "tiketak pikatzen" ibili baziren ere, aurten egunaren hasieran etorri direnek ez dute arazorik izan Etxarrira espero gabeko geldiunerik gabe heltzeko.
Harzabal Elkartea, 80. hamarkada hasieran sortu zen, Etxarriko hainbat herritarrek auzolanean eraikina konpondu eta txukundu zutenetik. Egun hauetan, Gazte Topagunea prestatzeko lanean aritu direnentzat, janari ederrak prestatu dituzte bertan su artean aritu diren hainbat etxarritarrek. Lagun gehiago aritu diren arren, gu Nati, Jose Luis, Maribel, Arantxa eta Juanirekin aritu gera solasean.
Segi gazte erakundeak inork baino lehenago hartu du abiada. Ez du Gazte Topagunearen lehen eguna itxoin, urteroko hitzordua munduari irekitzeko. Joan den larunbatetik, Europa osotik etorritako delegazio batekin ibili da Euskal Herrian gaindi. Nazioarteko topaketak antolatu ditu, urtero legez, baina aurten, testuinguru politiko berezi batean. Jarraian nazioarteko hainbat gazteri egindako elkarrizketak dituzue.
Gaur hasi eta datorren astelehena arte independentzian bizi den herria izango da Etxarri-Aranatz. Gazte Topagunea 2006 aurten Etxarrin! Bertan ez zaudetenok uhinez, paperean eta saretik ekimen handi hau jarraitzeko aukera izango duzue; gaztesareako Gazte Informazio Agentzian, Xirika gazte kazetan (bertan eta Gararekin) eta Irauli Irratian.
Etxarriko Gazte Topaguneak eskaintzen dituen zerbitzuak, behar guztiak asetzeko modukoak dira.
Zure argazkiak GazteSarean ikusi nahi dituzu? Bidali zure argazkiak helbide honetara!!
topargazkia@gaztesarea.net
Topaguneak irauten duen bitartean irrati libre digitala izango dugu emititzen Etxarritik zuzenean internet bidez. Hitzaldiak, elkarrizketak, analisiak zein anekdotak zuzenean entzun ditzazuen.
Irratia ogg formatoan emititzen ari gara http://mundurat.net:9002/irratia.ogg URL-an. Winamp bezalako programekin entzun ahalko duzue.
Arazoak izatekotak saiatu hemendik http://irratia.gaztesarea.net:9001/irratia.ogg
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588