Ondo egiten da lo ohean ezta?! Amaitu da Topagunea eta Gazte Informazio Agentzia lau egun hauetan gertaturikoa hemen biltzen saiatu da, espero dugu gustoko izango duzuela. Baina ez dugu Topagunea benetan zer izan den irudikatzea lortuko zuen parte hartzerik gabe.
Mila esker Etxarri-Aranatzeko herriari
Gazte Topaguneak eskerrak eman nahi izan dizkio Etxarri-Aranatzeko herriari, egun hauetan eskaini duen esku zabaltasuna eta Gazte Topagunea aurrera atera dadin egindako lan guztiagatik.
Tiocfaidh ár lá
Iritsiko da gure eguna
, bai Irlandan bai Euskal Herrian, bai borrokan diharduten herri guztietan. Gazte Topagunearean azken eguna izateaz gainera, gaurkoa egun esanguratsua dugu, Preso Politikoen nazioarteko eguna ospatzen baita munduan. Etxarrin ere, gazte topagunearen eremua eskaini zaio Amnistiaren Aldeko Mugimenduari. Raymond McCartney irlandarraren presentziarekin, elkartasuna herrien arteko xamurtasuna dela erakutsi da.
Azken eguna iritsi da Gazte Topagunera. Ekintzaz beteriko egitaraua bere bukaerara iristen ari da eta kaleetan zehar gazte asko motxila lepoetan dutelarik etxerako bidean dira. Balorazioak egiteko ordua iritsi da. Aldez aurretik egitarauari jarraipena Akeita gunean bertso saio erakargarri batek eman dio. Frontoia lepo egon da bertan aritu diren 4 bertsolariak ikusteko; Maialen Lujanbio, Fredi Paia, Xabier Silveira eta Inaki Murua.
Pasa den ostiralean harrera agurra egin zieten guardia zibilek Topagunera zetozen milaka gazteri. Gaurkoan, badirudi agurtzeko gogoekin dabiltzala, kontrola ezarri dute eta gazteen etxerako bidean.
Goizeko hamaiketan atera dira Zanpantzarrak herri askea esnatzera. Kalea bustita zegoenez, ezin izan dira haur jokoak egin.
Azken eguna dugu topagunean, eta askori etxeko oheak oihuka dei egiten die. Arropa zikinak garbitu, ondo deskantsatu eta hemen ikasitakoak egunerokotasunera aplikatzea dator orain.
Preso politikoen nazioarteko egunean bahitu politikoen eskubeen aitortza aldarrikatu da. Irlandako preso politiko oiha den Raymond McCartney izan da Etxarrin Irlandako bake prozesuaren esperientzia azaltzeko.
Zure argazkiak GazteSarean ikusi nahi dituzu? Bidali zure argazkiak helbide honetara!!
topargazkia@gaztesarea.net
Topaguneak irauten duen bitartean irrati libre digitala izango dugu emititzen Etxarritik zuzenean internet bidez. Hitzaldiak, elkarrizketak, analisiak zein anekdotak zuzenean entzun ditzazuen.
Irratia ogg formatoan emititzen ari gara http://mundurat.net:9002/irratia.ogg URL-an. Winamp bezalako programekin entzun ahalko duzue.
Arazoak izatekotak saiatu hemendik http://irratia.gaztesarea.net:9001/irratia.ogg
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588