2006-11-13
Grabazioa bukatu da, transizioa garatzen doa eta etorkizuneko deskargak hastear dira.
Ongi etorri Peru, herria zurekin De Juana!
Bake faltsuari gerra!
2001ean jolas baten moduan hasi zena amets handi eta eder bat bilakatu da, 39 kontzertu, kanta pila bat, ehundaka oroitzapen gozo eta milaka lagun Euskal Herriko bazter guztietan.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Grabazioa atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-11-9
Nikaragua Sandinista!
Iragana gertu, etorkizuna hurbil, eta oraina uneoro. Gau askotan lo hartu ezinda, mila ilusio, esperantza, ideia, asmo eta amets buruan, izerdia, ezinegona, urduritasuna…amets bakoitzaren bidean. Gaur azaroak 6 amets horietako bat egi bihurtuko da, barruko gorroto eta maitasun guztia disko batean isladatua. Ideien gudako 2. golpea.
Urriaren 28tik azaroaren 6raino iraun duen norgeiagokan garaile bakarra barne oreka.
Elkartasuna…ideien gudan bat egindakoon giltza, edozein ate irekitzeko gai den giltza. Aupa Fernando! Arratsaldeko 16:00ak Ondarru. Hemen da musika gerrillaren erreferentzia nagusienetako bat, “ogi gogorrari, hagin zorrotza!” diskoan Alex-ek abestu zuen bezala, oraingoan Sapok astinduko du atmosfera diskoari izena emango dion kantuan. Bake faltsuari gerra! Gerra, gerra, gerra! Arratsaldeko 18:00ak fernandok bukatu du. Ondarru. Agur kamarada!
18:30 Iñigo agertu da, bere gitarrarekin tirokatzeko prest. 20:00ak taldearen lana bukatutzat ematen da, orain Santos anaien ordua dator, mezklak egin, editatu…beraietaz fidatu behar!
Gaua iritsi den arren, argi dago. Hotz egiten du, baina epeltasuna nabari da. nekearen gainetik ukabilak goian, ahots urratuetatik irrintzi ozenak, dena dago lur jota baina ezer ez dago galduta. Jo ta ke!
Grabazioa atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-11-7
Igandea, azaroak 5 goizeko 10:00ak. “ver es creer, pero sentir es estar seguro”. Ohean begiak ireki eziñean ez da ikusten, baiña bizirik zaudela sentitzen da.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Grabazioa atalean argitaratua | 3 Iruzkin »
2006-11-6
Hitzak, eleak, berbak…komunikazioa. Musika bitartekoa, iluzio gorria hedatzea, baloreak berriak berresartzea, kontzientzia kritikoa sortzea eta kontrainformatzea helburua. Oliba Gorriak, gor daudenen aurrean bozgoragailu ozena. Martxa eta borroka!
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Grabazioa atalean argitaratua | Iruzkin 1 »
2006-11-6
Lea-artibain 8 lagunek, txantaia politikoaren aurka daramaten gose grebaren 6. eguna.
Atzo, azaroak 2 teknikoa gaixorik, Oliba Gorriak-ek jai! Gaur azaroak 3, teknikoa osaturik, lana! Koldoren aizkora estudioan dago, aizkolariaren zai, arratsaldeko 16:00ak, Ondarru. Koldok ez du hutsik egin bere hitzordura.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Grabazioa atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-11-2
Santu guztien eguna. Jai eguna. Azaroak 1, hildakoak goratzeko eguna omen da, ordea maite eta apreziatutako joandako jendeak ez du egun berezi baten beharrik, egunero hutsune berezi bat sentitzen delako. Egunero!
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Grabazioa atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-11-1
Ahots batek asko esan dezake, irudi batek deskribapen txukuna egin lezakeen bezela, liburuak idazlearen barruak ikusarazten ditu eta gitarraren melodía batek sentimendu andana adierazten du, hutsunea, gabezia, nazka, gorrotoa, festa, maitasuna…
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Grabazioa atalean argitaratua | 3 Iruzkin »
2006-11-1
Astelehena, oliba batzuk goizeko 6:00etan lanera, beste batzuk goizeko 8:00etan klasera, goizeko 9:00etan Egia baxua grabatzera. Nekea. Nabaritzen da ez dela estudioko lehen eguna. Buruz-buru daude Egia eta Santos, Santos eta Egia.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Grabazioa atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-10-30
Ring-ring! Goizeko 8.30ak, erropak jantzi, aurpegia garbitu eta kotxera, ondarrura iristeko 11km.
Estudiora 9.23etan iritsi, ixiltasuna kalatxorien kantuekin nahasten da, lasaitasuna, bake faltsua! Unaik bere tokia hartu du, gerrarako danborrak astintzen hasi da. Gerra!
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Grabazioa atalean argitaratua | Iruzkin 1 »
2006-10-27
Goizeko 9:00ak, iratzargailuak ohi baino azkarrago jo du larunbat honetan, arrazoiaz jabetu gabe gosariak betetzen du logalearen hutsunea, bizitzaren erritmoaren inertzia da.
Bapatean garuna ohartu da, ostia! Gaur urriak 28 ixiltasuna hausteko eguna! Goiza berehala igaro da eta bazkal ostean entsegu lokalean da hitzordua. Estudiora eraman beharreko bitartekoak autoetan sartu eta 20 minututan IJM estudioaren ataria agertzen da begi bistan. Arratsaldeko 4:00ak, Ondarru!
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Grabazioa atalean argitaratua | Iruzkin 1 »