|
> TREBIñO 2004/12/02
Trebiño Euskal Herria dela aldarrikatu dute gaur Gaztela Leon jartzen duen lekuan. Burgosekin mugan Euskal Herriko harmarria jarri dute. Araba eta Nafarroa arteko mugan, berriz, Euskadi / Pais Vasco jartzen duen seinalean "Muga inposaturik ez, Autonomismoari intsumisioa" esaten duen pankarta jarri dute.[Albistea]

OIARTZUN 2004/11/16
> DONOSTIA 2004/12/01
EHNAren erabilpen ofiziala aldarrikatu dute intsumisio astearen lehen egunean. Ibaetako zenbait ikasleek EHNA erabiliz hainbat fakultatetako liburutegietara joan dira liburuak hartzera. Zenbaitetan ezezko erantzuna jaso dute, identifikatzen ez gaituen eta inposatu diguten DNI espaƱola eskatuz. Soilik batean erabili ahal izan dute Euskal Herriko Naziotasun Aitormena. Hala ere, ez dute EHNA ofizialki onartu. EHNAtik izen abizenak eskuratu eta ondoren DNI zenbakia aurkituz bete dute fitxeroa. [Albistea]

OIARTZUN 2004/11/16
GOIZUETA 2004/11/27
Plaka faxistak kendu dituzte. Francoren garaian egindako babes ofizialeko etxeetan zeuden plaka faxistak kendu zituzten larunbatean SEGI gazte mugimendua burutzen ari den intsumisio kanpainaren baitan. Gazte askok parte hartu zuen ekimen honetan. Honen ondoren plaka hauek herriko plazan jarri ziren, panel batekin herritarrei egindakoaren berri emanez, "ekimen honekin argi geratu da ez dugula sinbolo Espainolik onartzen!"[Albistea]

OIARTZUN 2004/11/16
Epaitegia tapiatu dute "epaitegi arrotzei intsumisioa" aldarrikatzeko.

DONOSTIA 2004/11/11
Bandera espainiarra erre dute bulebarrean.
Intsumisio egunaren barnean hainbat mobilizazio egin dira eta horietako bat izan da Donstiko hau. [Albistea]

DONOSTIA 2004/11/06
Plaza de Españako eta Paseo Franciako plakak
ezabatu dituzte. Espainiako eta Frantziako zapalkuntza irudikatzen duten bi sinboloren aurka jo dute. Lehenbizi bi armarrieri pinturaz eraso
diete. Frantziako eta Espainiako kolorez zikindu dituzte biak, bakoitza berearekin. Gero, tatxatu egin dituzte. [Albistea]

ZESTOA 2004/11/04
Francoren aldekoen oroitarria bota zuten Zestoan. Urtero faxistek ekitaldia egin ohi zuten monumentu honen parean. Francoren alde borrokan hildakoak gogoratzeko oroitarria zen Zestoan zegoen hau. Hala jartzen omen zuen: "Aqui fueron brutalmente asesinados por los separatistas marxistas".

GERNIKA 2004/10/04
"Frantziar eta espainiar naziotasunei intsumisioa" lelopean gazte andana batu zen Gernikako azoka berezian egindako manifestazioan. Espainiako eta Frantziako bandera bana erre zuten mobilizazio horretan.

|