Manifestazioa eta festa bukaera

2006-06-20

Argazki galeria

Ekitaldi politikoaren ondoren, Artika herrian herri bazkaria egin eta kanpotik etorritako lagunei oparitxo bana eman zitzaien oroigarri gisa. Ondoren manifestaziora abiatu ginen denok. Bertan kanpotik Euskal Herrira beren elkartasuna etorri zirenek parte hartze aktiboa eduki zuten. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Internazionalista eguneko ekitaldi politikoa

2006-06-19


Ekitaldi xumea baina ederra. Gabi eta Rubenen bertsoekin hasiera eman zitzaion eta Askapenako Erkudenek sarrera egin zuen. Bertan Internazionalismoa EHan indartzearen beharraz aritu zen. Ahaztuak36-77 elkartearen aldetik Martxelo mintzatu zen, Ezkaba, diktadurako biktimak, duintasunaz… Ondoren Sinn Feinn-eko John Dwayerrek animo hitzak izan zituen. Bik McFarlanek “Viva la quinta brigada” kantatu zuen eta Eusko Gudariak eta Internazionalarekin bukatu zen. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Autodeterminazioa bermatuko duen prozesu nazional eta demokratiko baten aldeko adierazpena sinatu dute

2006-06-19

Argazki galeria

Jardunaldi internazionalistetan parte hartu duten eragile eta elkarteetako ordezkariek adierazpen bateratua sinatu dute Internazionalista Egunean. Bertan, autodeterminazioa eta izaera demokratikoa eta nazionala hartzen dituzte oinarri. [Eusk. | Gazt. | Fr. | Ingl.] Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Elkartasun Gaua Irlandarekin Bilboko Kafe Antzokian

2006-06-16


Argazki galeria
Gaueko hamarrak aldera piztu ziren argiak Bilboko Kafe Antzokiko eszenatokian. Bertan, musika eta poemen bidez, Euskal Herria eta Irlandaren arteko elkartasun sendoa irudikatu zen. Musikarekin, Bik MacFarlan musikari eta gose grebalai irlandarra eta Anje Duhalde. Olerkiekin, Mitxel Sarasketa, Jon Etxeandia eta Paddy Rekalde. Denon ahotan, borroka, maitasuna, sufrimendua eta, jakina, itxaropena. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

MANIFIESTO DE SOKOA III (PROPUESTA)

2006-06-16

MANIFIESTO DE SOKOA III (PROPUESTA)

1) Tras dos días de debate, en el que hemos reflexionado en común sobre

a. La lucha de clases a comienzos del S.XXI
b. El modelo de desarrollo
c. La necesidad de una estrategia feminista en los proyectos de izquierdas.

Las organizaciones de izquierda europea presentes en Eibar, planteamos las siguientes reflexiones y compromisos: Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Europa Ezkerraren Atarian: ondorioak

2006-06-16


-Europa ekialdetik, meditarraniotik, ipar europatik, eta europa erditik etorri diren lagunek ondorioak aurkeztu dituzte dagoeneko. Gonbidatu bereziak ere egon dira Amerika eta ekialde hurbiletik. Espektro zabaleko ordezkaritzak eztabaidak aberastu ditu: ezkertiar mugimendu eta erakundeetako ordezkariak eta askapen mugimendu eta erakundeetakoak.

Euskal Herriko errealitatea jasotzeaz gain eta aurkeztutako ponentzien inguruan ekarpenak egin izanaz gain, beraien herrietako esperientzia ere jaso egin da. Ondorioz, eztabaida mamitsuak izan dira eta ekarpenak adierazgarriak eta aberasgarriak.

Bihar 12tan Ezkabara hurbilduko da Nazioarteko ordezkaritza Askapenak antolatu duen ekitaldira eta bertan Euskal Herriari buruzko adierazpen bat aurkeztuko dute komunikabideen aurrean. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Udalbiltzak ongietorria egin dio Irlandako herriari

2006-06-16

Argazki galeria

Irlandako bandera eta ikurrina ikus zitezkeen atzo Etxarri-Aranazko udaletxeko balkoian. Bata Iraitz Goñi alkateordeak ipini zuen, bestea Robert James MacLenaghanek, Irlandako mugimendu errepublikarreko kideak. Udalbiltzak harrera egin eta datozen egunotan bi herriak senidetu egingo direla esan zuen. Gatazkaren konponbidea ere izan zuten mintzagai. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Ezkerra Europaren Atarian abian da

2006-06-16

Argazki Galeria

Aurtengoa hirugarren edizioa da. Beste ediziotan gai konkretuen inguruan eztabaida eta ondorioak atera ziren bezalaxe aurten ere hiru gai nagusi landuko dira: klase borroka XXI. Mendean, Garapen ereduak, eta estrategia feminista baten beharra ezkerreko proiektuetan. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Munduko Herriak utzi bakean

2006-06-16

Loiola Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Feliciano Begamontek Durangoko Intxaurre elkartean eman du hitzaldia

2006-06-16

Argazki Galeria

Iluntzeko 19:30etan deitua bazen ere, hitzaldia beranduago hasi behar izan zuen Feliciano Begamontek, Boliviako MASeko diputatuak, izan ere hasi aurretik Durangaldeko haibat hedabideri kasu egin behar izan zion Artikulo honen gainontzekoa irakurri »