Ekitaldi politikoaren ondoren, Artika herrian herri bazkaria egin eta kanpotik etorritako lagunei oparitxo bana eman zitzaien oroigarri gisa. Ondoren manifestaziora abiatu ginen denok. Bertan kanpotik Euskal Herrira beren elkartasuna etorri zirenek parte hartze aktiboa eduki zuten. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Ekitaldi xumea baina ederra. Gabi eta Rubenen bertsoekin hasiera eman zitzaion eta Askapenako Erkudenek sarrera egin zuen. Bertan Internazionalismoa EHan indartzearen beharraz aritu zen. Ahaztuak36-77 elkartearen aldetik Martxelo mintzatu zen, Ezkaba, diktadurako biktimak, duintasunaz… Ondoren Sinn Feinn-eko John Dwayerrek animo hitzak izan zituen. Bik McFarlanek “Viva la quinta brigada” kantatu zuen eta Eusko Gudariak eta Internazionalarekin bukatu zen. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Jardunaldi internazionalistetan parte hartu duten eragile eta elkarteetako ordezkariek adierazpen bateratua sinatu dute Internazionalista Egunean. Bertan, autodeterminazioa eta izaera demokratikoa eta nazionala hartzen dituzte oinarri. [Eusk. | Gazt. | Fr. | Ingl.] Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Argazki galeria
Gaueko hamarrak aldera piztu ziren argiak Bilboko Kafe Antzokiko eszenatokian. Bertan, musika eta poemen bidez, Euskal Herria eta Irlandaren arteko elkartasun sendoa irudikatu zen. Musikarekin, Bik MacFarlan musikari eta gose grebalai irlandarra eta Anje Duhalde. Olerkiekin, Mitxel Sarasketa, Jon Etxeandia eta Paddy Rekalde. Denon ahotan, borroka, maitasuna, sufrimendua eta, jakina, itxaropena. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
-Europa ekialdetik, meditarraniotik, ipar europatik, eta europa erditik etorri diren lagunek ondorioak aurkeztu dituzte dagoeneko. Gonbidatu bereziak ere egon dira Amerika eta ekialde hurbiletik. Espektro zabaleko ordezkaritzak eztabaidak aberastu ditu: ezkertiar mugimendu eta erakundeetako ordezkariak eta askapen mugimendu eta erakundeetakoak.
Euskal Herriko errealitatea jasotzeaz gain eta aurkeztutako ponentzien inguruan ekarpenak egin izanaz gain, beraien herrietako esperientzia ere jaso egin da. Ondorioz, eztabaida mamitsuak izan dira eta ekarpenak adierazgarriak eta aberasgarriak.
Bihar 12tan Ezkabara hurbilduko da Nazioarteko ordezkaritza Askapenak antolatu duen ekitaldira eta bertan Euskal Herriari buruzko adierazpen bat aurkeztuko dute komunikabideen aurrean. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Irlandako bandera eta ikurrina ikus zitezkeen atzo Etxarri-Aranazko udaletxeko balkoian. Bata Iraitz Goñi alkateordeak ipini zuen, bestea Robert James MacLenaghanek, Irlandako mugimendu errepublikarreko kideak. Udalbiltzak harrera egin eta datozen egunotan bi herriak senidetu egingo direla esan zuen. Gatazkaren konponbidea ere izan zuten mintzagai. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Aurtengoa hirugarren edizioa da. Beste ediziotan gai konkretuen inguruan eztabaida eta ondorioak atera ziren bezalaxe aurten ere hiru gai nagusi landuko dira: klase borroka XXI. Mendean, Garapen ereduak, eta estrategia feminista baten beharra ezkerreko proiektuetan. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Iluntzeko 19:30etan deitua bazen ere, hitzaldia beranduago hasi behar izan zuen Feliciano Begamontek, Boliviako MASeko diputatuak, izan ere hasi aurretik Durangaldeko haibat hedabideri kasu egin behar izan zion Artikulo honen gainontzekoa irakurri »