Udalbiltzak eman die ongietorria nazioartetik etorritako ordezkariei

2005-06-18

Nazioarteko borroken topaleku bihurtu da egun batez Etxarri-Aranatz. Aste osoan Jardunaldi Internazionalistetan parte hartzen ari direnei nazioen arteko harremanen garrantziaz mintzatu zaie Miren Odriozola Udalbiltzako kidea. Nazio eta herriekin eraikitako beste mundu bat eraikitzeko bidean daudela azpimarratu du. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Gazteriak askapen borroketan duen garrantziaz hausnartu dute

2005-06-18

O`gra Sinn Feineko etq Segiko kide bana izan ziren hitzlari larunbatean. Gazteriak borroka guztietan izan duen eta duen garrantzia handiaz eztabaidatu zuten Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Larunbata eta Igandea Internazionalismoaz blai egongo dira Etxarri Aranatz eta Arbizu herriak

2005-06-17

Igandean programa zabal baten barruan bi dira larunbatean ekimen nagusiak. Ordu batetan Etxarri Aaranatzen nazioartetik etorritako Delegazioei Udalbiltzaren eskutik harrera instituzionala egingo zaie. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Nazioarteko topaketa sindikalaren txanda izan da gaur

2005-06-17

Nafarroako Sakanan burutzen ari diren 2005eko Jardunaldi Internazionalistak ekimenaren programazioan kokatuta, gaur ari dira burutzen Bakaiku herriko barnetegian Nazioarteko Topaketa Sindikala LABek antolatuta. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Batasunak Etxarri-Aranatzen antolatu dituen ezkerra europan topaketak hasi dira gaur arratsaldean

2005-06-16

Joseba Alvarezek egin du harrera ekitaldia Europar Batasuneko eraikuntza aipatuz, eta bertan ezkerreko indarrek duten erronka garrantzitsua azpimarratuz. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Manuel Rodriguez: Bolivarrek aldarrikatu zuen birsorkuntza garaia iritsi da

2005-06-16

Kolonbiako Sintratelefonos sindikatuko zuzendaria izan zen atzo Hernanin. Latinoamerikako Nazio Handiaren garaia iritsi dela azaldu zuen eta mundu osoko herrien borrokan oinarri bera izan zuen gogoan KAS alternatibak zioen autodeterminazio eskubidea, hango Alternatiba Demokratica topagunearen eta Caucako indigenen oinarrizko aldarrikapenarekin parekatuz. Heriotza bakarra espero duela esanez amaitu zuen: gerrarena. Bere azken hitzak euskaraz izan ziren: Orain herria, orain bakea! Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Nazioarteko gazteen txanda hasiko da bihar Jardunaldi Internazionalistetan

2005-06-15

Euskal Herritik mundura, mundutik gazte herrira lelopean bihar hasiko dira gazte antolakundeak Etxarri-Aranatzen antolatutako ekimenak Askapenaren jardunaldien baitan. Alemania, Catalunya, Galiza eta Gaztelako gazte antolakundeak izango dira, besteak beste, jardunaldietan Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Venezuela bolibartarra eta laugarren mundu gerra Hernanin

2005-06-15

Atzo Ekainak 14 asteartea, HERNANIN, dokumental emanaldia izan genuen Jardunaldi internazionalistak 05-aren barruan. Venezuela Bolivariana: Pueblo, lucha y 4. Guerra Mundial ikusi genuen 25 pertsonak, Natza elkartearen Errotan. Eguraldi oso ona egiten zuen arren jendea inguratu zen, hondartza, erreka, mendi planak alde batera utzi eta zinemak muxutruk ematen duen bidai txartela hartzera. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Marda (Cisjordania) eta Arbizu herrien arteko anaikidetze protokoloa sinatu dute

2005-06-14

Gaur goizeko ekitaldian Palestinatik etorritako Delegazioa eta Jesus Mari Mendinueta Arbizuko alkateak eta Fran Balda zinegotziak parte hartu dute. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

23 hitzaldi izango dira aste honetan

2005-06-14

Etxarri Aranatz, Bakaiku, Baiona, Durango, Altsasu, Hernani, Donostia,
Iruñea, Lakuntza, Gasteiz, Bilbo eta Ordizia izango dira hitzaldi horiek
emango diren herriak. Palestina, Kolonbia, Irlanda, Argentina. Korsika,
Bretaña, Sardigna, Aosta, Aragoi, Asturies, Paisos Catalns, Canarias,
Gaztela, … bizi diren egoera politikoak aztertuko dira eta herri
horietako lagunak izango dira protagonista nagusiak. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »