
Gipuzkoa +
Grebaren balantzea herriz herri (PDF)
Araba + Jarraipen berezia Hala Bedin
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa
Aranjuezeko presoek jakinarazi dute gaurko egunean berain kide izandako Roberto, eta Igorren omenez eta gaurko greba eta mobilizazio deialdiekin bat eginez burutu dituzten mobilizazioak.
Era berean, Aranjuezeko kideek, beraien elkartasun eta animo guztiak bidali nahi dizkiete Roberto Saiz Olmos, Baruren sendi guztiari.
Hamabi lagun atxilotu dituzte polizia ezberdinek goizean. Aretxabaletan ez identifikatzeagatik atxilotu dute pertsona bat, Tafallan hiru gazte atxilotu dituzte (aske dira jada) eta Antsoainen goizeko informazio piketeetan ziren lau pertsona atxilotu dituzte. Lizarran ere beste pertsona bat atxilotu dute. Nafarroan, gainera, atxilotuez gain beste 17 pertsonen aurkako salaketak jarri ditu poliziak.
Aurrez jakin dugu Euskal Autonomi Erkidegoan txapelgorriek hiru lagun atxilotu dituztela. Bi Bilbon, esan dutenez, hainbat banketxetako ateei silikona jartzen ari ziren bitartean. Gaur arrastiko 4:00etan pasatuko dira epaitegitik. Abokatua beraiekin egon da ta ondo daudela esan su. Desorden publikoa
eta autoritateari erresistentzia
delituak leporatu dizkiete.
Hirugarren atxilotua Hernanin izan da. Askatasunak jakinarazi duenez Hernanin goizean goizetik Ertzaintzak kargatu egin du Zinkueneako errontondan jendea biltzen ari zen heinean. Goizeko 6:30etan pertsona bat atxilotu dute. Irratian suziriak antzeman dizkiotela esan duten arren Askatasunak bertsio hau ukatu egin du.
Ez da kale erasoa egiten harrapatua izan
baizik eta jendea piketeak egiteko antolatzen ari zirela
adierazi du Askatasunak, ohitura da
Hernanin petardo zaratatsuak erabiltzea horrelako egunetan
gaineratu du. Bertsio hori ukatu eta pertsona honek identifikatzeari uko egin diolako atxilotu dutela jakinarazi du. Gainera beste pertsona bati akta bat sinatuarazi diote, non bere gain hartzen duen 50 suziri atzeman dizkiotela
.
Bost lehergailuren abixua eman dute gaur goizean ETA erakundearen izenean. A-8 autopistan, Bilbo eta Santander artean eta Vianan lehertu dira lehergailuetako bi. Beste hiru lehergailuak ondorengo lekuetan daudela jakinarazi dute: Gasteiz eta Burgos arteko errepidean, Iruñeta Zaragoza arteko errepidean, eta azkena Lasarteko Correoseko egoitzan.
Donostia
(Otsailak 28)
Mobilizazioak
(Martxoak 1)
Igorren
gorputzaren harrera (Martxoak 1)
Mobilizazio
eguna (Martxoak 3)
Robertoren
gorputzaren harrera (Martxoak 5)
Ostegunerako
deialdia (Martxoak 7)
Grebarako
deialdia (Martxoak 8)Otsailaren 27a:
Igor hil dute
Otsailaren 28a:
Hiru atxilotu Donostian
Suizidioa? EZ
Ekimenak espetxeetan
SEGIren deia
Martxoaren 1a:
PNVren debekua
Mobilizazioak
Agur eta Ohore Igor! - harrera
Martxoaren 3a:
Roberto Saiz hil dute
Bi atxilotu
Mobilizazio eguna
Martxoaren 5a:
Azken agurra
Martxoaren 7a:
Ostegunerako deia
Martxoaren 8a:
Maite (Segi): Gazteok gure eskubideen defentsan borrokan
aritzea egin dezakegun ekarpenik handiena da
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net | bisitak
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588