Ezkerraldeko Segik gazteria zoriondu du osteguneko greba eguneko erantzunagatik

Ezkerraldeako Segik adierazi duenez,Ezkerraldean 8 atxilotu 90 identifikatu 26 kolpatu eta karga ezberdinak izan zen PNV-ren aportazioa. Holako errezetekin Euskal Herrian iruzur politiko bat ezarri nahi digute bere diru gosea asetzeko eta bere poltronak mantentzeko.

Eguesibarren ere bat egin zuten grebarekin

Hainbat ekimen burutu ziren Eguesibarren otsailaren 14ko grebaren harira. Hauek ekimen batzuen argazkiak dira.

Segik Greba Orokorrean herriak eman zuen erantzuna zoriondu du

Otsailaren 14an euskal herritarrek eta horien artean euskal gazteriak erakutsi duen tinkotasuna eta borrokarako grina izugarria izan da, argi geratu da Zapatero, Ibarretxe, Urkullu, Azkarraga etb.-en eraso eta mehatxu guztien gainetik herri honen defentsan borrokatuko duen gazte belaunaldi borrokalari bat badela.

Atarrabiako udaletxean entzerrona burutu dute 10 lagunek salbuespen egoera salatzeko

Gaur udaletxean ezohiko batzarra egin da ANVren mozio bat bozkatzeko, UPN eta PSN ez dira agertu, IU abstenitu egin da eta NABAIk kontra bozkatu du, bere osoko zuzenketa aurkeztu, bozkatu eta onartuz.

Bilboko errepide mozketaren aldarrikapena

Otsailaren 14ko greban arratsaldean egindako bide mozketa katea, pankarta eta olioa izuriz burutu zen gazte talde baten eskutik.

Sestaon poliziaren errepresio handia izan zen greba egunean

Ertzainek lau gazte jipoitu zituzten; lurrean hartu eta ostikadfak eman eta borraz jo zituzten. Bati eskumuturra hatsi zioten.

Andoaingo mobilizazioen argazki galeria

Euskal Herri osoan bezala, Andoainen ere mobilizazioak izan ziren otsailaren 14an, azken erasoak salatzeko.

Gasteizko greba egunaren argazki gehiago ikusgai

Atzo Gasteizen milaka pertsona atera ziren kalera Euskal Herriak pairatzen duen salbuespen egoera salatzeko.

Greba eguneko Irunea eta Zizurko argazkiak

Iruneako goizeko manifestazioko argazkiak eta Zizurko goizeko mobilizazioko argazki bat.

NUPen ere parte hartze handia izan du grebak

Elkarretaratzean 62 pertsona elkartu dira. Salatu dutenez, poliziaren presentzia itogarria izan da.

Greba egunaren balantze errepresiboa

22 atxilotu, 25 zauritu baino gehiago polizien kargen ondorioz, gutxienez 339 identifikazio, 1000 kotxe baino gehiagoren identifikazio... eta milaka euskal herritar kalean, gure eskubideen alde, bizi dugun salbuespen egoera salatuz.

Itzubaltzeta/Erromon manifestazioa egin dute iluntzean ere

80 lagun izan dira arratsaldeko mobilizazioan. Ertzaintzak gertutik segitu du hau ere.

Ezker abertzaleak grebaren balorazio positiboa egin du Bilbon egindako adierazpenetan

Arratsaldeko manifestaldiak 5000 lagun baino gehiago batu dira Bilboko manifestaldian, bertan Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoak adierazpenak egin ditu. Info +: www.branka.biz

2000 pertsona inguru bildu dira Gasteizen iluntzeko manifestazioan

Hala bedi irratiak jakitera eman duenez, 2000 pertsonatik gora bildu dira iluntzean gasteizen ezker abertzalearen aurkako erasoa salatzeko.

Legorretan ere grebaren balorazio ona egin dute

Iluntzean burutu duten elkarretaratzean 50 pertsona inguru bildu dira legorretan. Horrez gain, herri gune osoa itxita egon da egun osoan zerhar eta tailer eta enpresa txiki gehienak ere bai.

Leitzan ere %100a gelditu da

Leitza ere itxialdia burutu dute udaletxean aurreko egunetik, komertzioen %100ak itxi du, industrialdean %95ak bat egin du grebarekin... Iluntzean ere burrunbada kazerolada eta itzalaldian 15 minutuz ehunka lagunek parte hartu dute.

Goizean bezainbeste jende bildu da Arrasateko iluntzeko mobilizazioan

Goizean 1300 izan badira, iluntzean ez dira gutxiago izan Arrasaten ezker abertzalearen aurkako erasoa salatu dutenak.

Zaldibin errepidea moztu dute suzko barrikadekin

Ertzainek goizkeo 9etarako bidea irekita bazuten ere, denbora batez zirkulazioa eten egin da.

Lazkaon balorazio oso positiboa egin dute greba egunaren gainean

Iluntzeko 7etan egin den manifestazioan 200 pertsona inguru batu dira Lazkaon. Grebaren jarraipenari dagoekionez, herriko komertzio, ikastetxe eta banketxe gehienek euren ateak itxi egin dituzte gaurkoan.

Barakaldon ere hainbat mobilizazio izan da salbuespen egoera salatzeko

Barakaldon ere hamarnaka izan dira kalera atera diren pertsonak, ezker abertzalearen aurkako erasoa salatzeko. Hona hemen argazkiak.

Guardia Zibilaren oztopo eta presentziaren gainetik Altsasuko herritarrak kalera irten dira

Eguerdian guardia zibilak debekatu egin du herrian burutzekoa zen elkarretartzea. Hala ere, altsasuarrak ez dira etxean geratu.

Urretxu-Zumarragan ere greba egin dute ehunka lagunek

Urretxun Zumarragan baino eragin handiagoa izan du gaurko grebak. Lehen herri honetan, kultur etxea ere itxita egon da. Iluntzeko manifestazioan 427 pertsona bildu dira eta ertzainak agertu badira ere ez da tentsio unerik bizi izan.

Antzuolan grebak arrakasta handia izan du

Antzuolan grebak jarraipen handia izan du. herriko enpresen gehiengo zabalak ez du gaurkoan lanik egin.

Euskal Herriaren salbuespen egoerarekin lotuta dauden bi olerki

Hala bedi irratia lan handia egiten ari da gaurko greba egunarekin. Hemen dituzue entzungai Zebrabideko kideek irakurritako bi textuak, gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoerarekin bat egiten dutenak.

Istiluak izan dira Gasteizko kanpusean

Hala bedi irratiaren zuzeneko konexioekin jarraituz, hona hemen Gasteizko kanpuseko kronika. Ertzainak liburutegi barrura sartu dira eta bertan informazioa banatzen ari ziren gazteei zituzten orriak lapurtu dizkiete eta kanpora ateratzeko agindu diete.

Jarraipen oso ona izaten ari da greba Aretxabaletan [18:40etan]

Komertzioek itxi egin dute, baita banketxe, ikastetxe eta tabernek ere. Goizeko mobilizazioan 150 pertsona inguru batu dira eta arratsaldean 6:30etan berriro irtengo dira kalera aretxabaldarrak.

Ibaetako kanpusa itxita egon da grebaren ondorioz [18:00etan]

Kanpusaren %99ak egin du greba goizean. Ikasleek salatu dutenez, polizia eta segurtasun indarren aldetiko mehatxuak eta presioak jasan behar izan dituzte goizean.

Irunerriako eta inguruetako goizeko mobilizazioen balorazioa Hala Bedi irratian [17:30etan]

Hala Bedi irratian greba orokorraren jarraipen berezia egiten ari dira gaurkoan. Besteak beste, zonaldekako balorazioak jaso dituzte audioetan. Hemen Eguzki irratiarekin eginiko konexioa.

Goizeko mobilizazioen datuak eskualdeka

LAB sindikatuak goizeko greba deialdiarekin bat eginez burutu diren mobilizazioen datuak igorri ditu eskualdeka.

Milaka lagun atera dira kalera Bilbon salbuespen egoera salatzeko

PSOEren egoitza aurretik abiatu da LAB sindikatuak deitutako manifestaldia. 4000 lagun inguru batu dira salbuespen egoera salatzeko.

Leioako kanpuseko ikasleen %80 inguruk bat egin du grebarekin [16:30etan]

Grebak arrakasta nabarmena izan du Leioako kanpusean. Goizeko ordu txikietatik mobilizazioak izan dira kanpusean.

Greba egunaren balantze errepresibo eguneratua [16:00etan]

Askatasunak greba eguneko balantze errepresibo eguneratua kaleratu du. Atxloketak, identifikazioak... herri guztietara zabaldu dira.

Milaka herritar atera da kalera goizean salbuespen egoeraren aurka [16:00etan]

Milaka herritarrek erantzun diote ezker abertzaleak gaurko deitu duen Greba Orokorrari. LABek deitutako elkarretaratzeetan 40.000 pertsona inguru izan da eguerdian. Sarean hainbat hedabide herritar ari dira egunaren berri jasotzen. (Goizeko laburpena)

Ekimen ugari burutu dituzte Itzubaltzeta-Erromon greba dela eta

Goizeko lehen orduetatik kalean izan dira Itzubaltzeta-Erromoko bizilagunak. Eguerdiko 12etan, komertzioen %80a itxita aurkitzen zen.

Basaurin 600 pertsona mobilizatu dira salbuespen egoeraren aurka

Gaur eguerdiko 13etan 600 pertsonek bat egin dute LABek deitutako mobilizazioarekin Basaurin. Atzo manifestazioak izango zuen ibilbidea debekatu zuten udalak eta ertzaintzak.

Beasainen 1.500 lagun elkartu dira manifestazioan

Eguerdian egin den manifestazioan elkartu dira eskualdeko herritarrak. Beasaingo institutuan hainbat gazte identifikatu ditu Polizia Autonomikoak

24 atxilotu izan dira oraingoz greba egunean

Eusko Jaurlaritzaren barne sailak jakinarazi duenez, 24 pertsona izan dira oraingoz atxilotuak. Bizkaian eta Gipuzkoan izan dira atxilotuak.

Bartzelonako Euskal Etxeko langileek bat egin dute greba deialdiarekin

Bartzelonako Euskal Etxeko euskara saileko irakasleek, Txokoko arduradunek eta disenatzaileak bat egin dute gaurko deialdiarekin eta komunikatu bat atera dute hori adierazteko.

Greba orokorra Leitzan herriko komertzio txikiak eta lantegi txiki eta ertainak ehuneko ehunean egin dute bat grebarekin

Gaur, otsailak 14, Leitzako herritarrak bat egin dute greba deialdiarekin. Herriko komertzio txikiak, eta lantegi txiki eta ertainak ehuneko ehunean grebarekin bat egin dute

1300 pertsona bildu dira Arrasateko manifestazioan

Arrasaten ere hainbat mobilizazio burutu dira gaur grebarekin bat eginez. 1300 pertsona inguru batu dira, eta ertzainak furgonetekin eta helikopteroarekin bueltaka ibili badira ere, ez da aparteko gertaerarik eman. > Argazkiak

Greba jarraipen zabal izaten ari da Anoetan

Eguerdiko 12etan elkarretaratzea burutu dute udaletxe parean eta 60tik gora lagun batu dira bertan. Ezker abertzaleak zorionak eta eskerrak eman dizkie herritarrei. > Argazkiak

Bilbon greba orokorra bide mozketekin hasi da

Bilboko Atxuriko eta Zabalburuko sarreretan kateatu dira hainbat hiritar greba orokorrarekin bat eginaz. Info+: branka.biz

Andoainen 200 pertsona inguru batu dira eguerdiko mobilizazioan

Ertzainek pankartako kideak eta argazkilari bat identifikatu dituzte. Grebak jarraipen handia izan du Andoainen eta dena itxita aurkitzen da Gipuzkoako herri honetan. > Argazkiak

Goizaldeko mobilizazioetako datuak igorri ditu Askatasunak

Atxiloketak, bide mozketak, poliziaren kargak.... greba eguna da Euskal Herrian. Medio batzuek kontrakoa badiote ere, greba jarraipen handia izaten ari da. Hona hemen datuak.

Gasteizko LABeko kide baten balorazioa greba egunaren gainean

Hala Bedi irratiak greba egunaren jarraipen berezia egiten jarraitzen du. Hauek dira Gasteizko LABeko kide baten hitzak. Info+: halabedi.org

Sopelako herrigunean %98ko arrakasta izan du grebak

Ukberri.net atariak jakinarazi duen moduan, Sopelako herrigunean arrakasta itzela izan du grebak. Info+: Info+: ukberri.net

Gipuzkoan grebak izan duen eraginaren jarraipena Hala Bedi irratian

Hala bedi irratiak zonaldekako balorazioak jasotzen jarraitu du goiz osoan zehar. Hona hemen Gipuzkoakoa. Info+: Info+: halabedi.org

Arabako lautadako arduradunaren balorazioa

Hala bedi irratian Arabako lautadako grebaren gaineko balorazioa jaso dute. Info+: Info+: halabedi.org

Grebaren balorazioa egin du 11etan Sakanako LABeko aduradunak

Hainbat datu eman ditu, komertzioen %95ak itxi egin duela, lantegi batzuetan paro partzialak daudela... Info+: halabedi.org

Hainbat ekimenekin hasi da gaurko greba eguna

Hainbat herritan trafikoa eta trenbideak oztopatzeko ekimenak izan dira greba egunaren hastapenetan. Asko dira moztu diren errepideak eta Bilboko metroa eta RENFEren Gipuzkoako sarea etenda izan dira goizean. Polizia Autonomikoak 13 pertsona atxilotu dituela jakinarazi du.

Bilboko metroa moztu dute suzko barrikada batekin

UKberri.net sareko atariak jakinarazi duen moduan, gaur goizean ezezagunek suzko barrikada bat jarri dute, eta metroaren normaltasuna moztu dute. Info+: ukberri.net

Ertzaintzak hainbat gazte identifikatu ditu Arabako kanpusean

Aste osoan seguraten kontrola etab... jasan eta gero, gaurkoan PNVk bere ertzainak bidli ditu UPV-EHUk grebalarien aurka.

Mobilizazioak izango dira Euskal Herri osoan greba orokorra dela eta

Gaur greba orokorra izango da Euskal Herrian ezker abertzalearen aurkako azken erasoak salatu eta Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoera hau salatzeko. Herri askotan deialdiak eginak daude.

Otsailaren 14ko greba eguneko bideoak

Otsailaren 14eko Greba Orokorreko bideoak hemen daude ikusgai.

20 bat independentista entzerrona burutzen ari dira Bakioko udal liburutegian

20 bat independentista entzerrona burutzen ari dira Bakioko udal-liburutegian. gaua bertan pasako dute salbuespen egoeragatik protestan.