Bazirudien eguzkia behingoz zeruan finkatuko zela baina ez da hala izan. Euri zaparradak kanpinak muntatzen ari ziren gazteak harrapatu ditu eta Olinpiadak ere bertan behera uztea eragin du.
Antolatzaileek ohar batean diotenez, bigarren egun honetan, argi erakusten ari da euskal
gazteri independentista, independentziaren eta sozialismoaren proiektu politikoa urratsez urrats gauzatzen doala urte hauen tenorean.
Ez zaudete bakarrik, errepresio hau denok batera gaindituko dugu! Tiocfaidh ár lá!
Atzerriko gazte asko bildu dira egunotan Gazte Martxan. Euskal Herriko egungo egoera eta gazte mugimendua hurbiletik ezagutu, elkartasuna adierazi eta euren herrietako egoeren berri emateko. Gaurkoan kanpoko beste gazteen errealitateak ezagutu ahal izan ditugu besteak beste, nazioarteko delegaritzak eskaini duen hitzaldiaren bidez.
Amurrion, Ezker Abertzalearen ekitaldian izan dira Gazte Martxako ehunka gazteak. Ezker abertzalea hauteskundeetan egongo da; eta hauteskundeetan egongo da, besteak beste, independentziaren bidean eskutik helduta borrokan goazen gazteok hori lortzeko behar den guztia egingo dugulako
, adierazi du hautagai gazte batek. Gazteak sinatzera deitu dituzte ondorengo egunetan.
Hainbat irrintzi ederren soinuaz esnatu da Gazte Martxaren bigarren eguna. Goizeko lehen etapan Amurriora iritsi da eta herri honetan ekitaldi bat burutu da, ondoren martxak bere bidea jarraitzeko.
Lehenengo eguna bukatuta, zakuan deskantsatzeko ordua iritsi zaie martxalariei. Untzagatik Mendeikara lokatz artean iritsi dira gazteak, bertan, lotaratu aurretik nazioarteko ordezkaritzak eskainitako hitzaldia ikusiz.
Zure argazkiak GazteSarean ikusi nahi dituzu? Bidali zure argazkiak helbide honetara!!
martxargazkia@gaztesarea.net
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588