Antolatzaileek Gazte Informazio Agentziari bidali dioten oharrean azaltzen denez, 2000 gaztetik gora elkartu dira gaur Gazte Martxari ekiteko. Antolakuntza eta borrokaren balioa azpimarratuz, gazte Martxa bere lehen egunaren amaierara iristen ari da.
Gazte hauek ez dira euren baitakoak. Ez dira espabilatuko sekula. Duela 13 urte, Etxarri Aranatzen lokatzetan plisti-plasta aritu ziren. Oiartzunen birritan erori ziren potzu berean. Kanbon ez zen lupetzik falta eta Itsasondon demasa izan zen...
Urteak daramatzagu gazte mugimenduaren ekimen oro kontrolatzen. Urte luze hauetan beraiekin batera hazi gara, beraien eboluzioa jarraitu dugu. Inoiz ez diogu kale egin elkarri...
Gazte Martxak bere lehen etapa burutu du jada. Untzagatik irten eta Urduñaraino ibili ostean, geldialdia burutu dute bazkaldu eta indarberritzeko.
Adarraren soinuak gidatuta ekin diote Untzagan batutako gazteek Independentziaren aldeko martxari. Gazte mugimendua osatuz, antolatuz eta borrokatuz gazteria independentziarainoko bidea egiten ari dela azpimarratu dute. Era berean, Asturias, Kanabria, Katalunia, Irlanda, Sardinia, Alemania eta Gaztelako gazte antolakundeetako kideak martxa hasieran izan dira.
Jada ehundaka dira Untzagan dauden gazteak eta zerua eta errepideak lainotuta badaude ere, gazteak animotsu agertzen dira iritsitakoan. Gazte Martxa hasi da.
Gazte Martxa jada hasi da eta Gazte Informazio Agentziak jarraipen berezia egingo du hiru egun hauetan zehar. Arratsaldean Mendeikara heldu eta kanpinak muntatuko dituzte, lehen gaua bertan pasatzeko. Jarraipen berezia
Zure argazkiak GazteSarean ikusi nahi dituzu? Bidali zure argazkiak helbide honetara!!
martxargazkia@gaztesarea.net
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588