Badator Euskal Herri berria, badator euskal gazteria...!
Ekitaldi beroa eta hunkigarria izan da Laudioko karpa nagusikoa. Milaka pertsonen oihu eta gogoek bat egin dute bertan, eta independentzia eta sozialismoaren aldeko aldarria ozen entzun ahal izan da martxan zehar bezala.
Akuilukoek euren produktuak ekarri dizkigute Gazte Martxara. Zenbait galdera luzatu nahi izan dituzte, esate baterako: Badakizu zer jaten duzun? Gustoko al dituzu gure zelaiak? Nekazari izan nahi duzu?... Akuilukoen ustez, kapitalismo basatienari geuk ematen diogu jaten
.
Gazte bete zelai izan da eguerdian Laudioko gaztetxean herri bazkarian. Musikherriak antolatutako rock maratoiak eta jaiak hartu dute ostean Laudio. Kalejiran karpa nagusira joango da gazte uholdea iluntzean, ekitaldi politikoaren ostean musika izango da protagonista.
Arabako Aiara eskualdea zeharkatu ondoren, iritsi da gazte Martxa Laudiora Aberri egunez. Udalbiltzak antolatutako ekitaldian parte hartu dute gazteek. Hurrengo orduetan bazkaria, MusikHerriako rock maratoia, manifestaldia, ekitaldia eta kontzertuak izango dira Laudion.
Irrintzi hotsak esnatu ditu gazteak lehenbiziko gaua igaro ostean. Amurriorantz abiatu dira martxan, eta Ezker Abertzalearen ekitaldia izan da udaletxe plazan. Arratsaldez, akanpalekura iritsi, eta kanpin dendak montatzen ari zirela, ekaitza hasi da. Guztiz blai geratu da dena, hala ere, ahal duten moduan gorde dira gazteak euripetik, atertu eta gero berbenan dantza batzuk egiteko.
Zure argazkiak GazteSarean ikusi nahi dituzu? Bidali zure argazkiak helbide honetara!!
martxargazkia@gaztesarea.net
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588