GazteSarea

:: Info zuzeneko jarraipen etengabea

ekitaldi nagusia
[2007-04-08]

Badator Euskal Herri berria, badator euskal gazteria...!

Ekitaldi beroa eta hunkigarria izan da Laudioko karpa nagusikoa. Milaka pertsonen oihu eta gogoek bat egin dute bertan, eta independentzia eta sozialismoaren aldeko aldarria ozen entzun ahal izan da martxan zehar bezala.

baserritar gazteak
[2007-04-09]

Akuiluko baserritar gazteek azoka ekarri dute Laudiora

Akuilukoek euren produktuak ekarri dizkigute Gazte Martxara. Zenbait galdera luzatu nahi izan dituzte, esate baterako: Badakizu zer jaten duzun? Gustoko al dituzu gure zelaiak? Nekazari izan nahi duzu?... Akuilukoen ustez, kapitalismo basatienari geuk ematen diogu jaten.

Martxa Laudion
[2007-04-08]

Martxaren momentu gorena iritsi da Laudiora

Gazte bete zelai izan da eguerdian Laudioko gaztetxean herri bazkarian. Musikherriak antolatutako rock maratoiak eta jaiak hartu dute ostean Laudio. Kalejiran karpa nagusira joango da gazte uholdea iluntzean, ekitaldi politikoaren ostean musika izango da protagonista.

Aberri eguna
[2007-04-08]

Elkarlanerako eta elkarrizketarako deia luzatu du Udalbiltzak Laudiotik Aberri Egunean

Arabako Aiara eskualdea zeharkatu ondoren, iritsi da gazte Martxa Laudiora Aberri egunez. Udalbiltzak antolatutako ekitaldian parte hartu dute gazteek. Hurrengo orduetan bazkaria, MusikHerriako rock maratoia, manifestaldia, ekitaldia eta kontzertuak izango dira Laudion.

Kronika
[2007-04-07]

Eguraldi kaxkarrak ezin izan du Gazte Martxarekin (bigarren eguneko kronika)

Irrintzi hotsak esnatu ditu gazteak lehenbiziko gaua igaro ostean. Amurriorantz abiatu dira martxan, eta Ezker Abertzalearen ekitaldia izan da udaletxe plazan. Arratsaldez, akanpalekura iritsi, eta kanpin dendak montatzen ari zirela, ekaitza hasi da. Guztiz blai geratu da dena, hala ere, ahal duten moduan gorde dira gazteak euripetik, atertu eta gero berbenan dantza batzuk egiteko.

Uhinak irratiaMilesker Uhinak irratiari emandako laguntzagatik!!!

:: Eguneko esaldia

"zenbat falta da?
ez dakit...
ah, eta zuek zarete Gazte Informazio Agentzia?"

:: Martxargazkiak [+...]

MARTXARGAZKIA

Zure argazkiak GazteSarean ikusi nahi dituzu? Bidali zure argazkiak helbide honetara!!
martxargazkia@gaztesarea.net

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea(a bildua)gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588