Lan munduko prekarietatea salatu dute Iurretan

2006-03-15

Iurretan izan da gaur goizean Duinaren furgobira. Goizean Iurretako institutuko Prekarietatearen Aurkako Mugimenduaren inguruan aritu dira solasean, zeinak praktika prekarioen inguruan egiten duen lan. Bihar amaituko da bira, Gasteizen, manifestazio eta ekitaldi batekin. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Gazteok kale gorrian egotera behartzen gaituztela salatu dute Erromon

2006-03-15

DUINAren furgo-bira Erromora iritsi zen atzo arratsaldean. Bertako gazteek furgonetaren zain zeuden bitartean kartoizko etxeak egin zituzten eta kale erdian jarri ziren, etxebizitza duina lortzeko ezintasuna irudikatuz, kale gorrian bizitzera kondenatzen gaituztela esanez. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Furgobira Bilbon izan da

2006-03-15

DUINAren furgobiraren baitan, lan istripuen aurkako ekimena burutu dute Bilbon, Confebask-en eraikinaren aurrean. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Lea Artibai zeharkatu du prekarietatearen aurkako furgo birak

2006-03-13

Lea-Artibaien izan zen atzokoan Euskal Herria zeharkatzen ari den furgoa. Prekarietatearen aurkako ohiua lau haizetara zabaldu zuten eskualde osoan zehar, herriz herri. Bihar Bilbo aldean izango da Furgoneta. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Kataluniar baten bixita jaso du Furgo Birak Hernanin

2006-03-10

Urretxu eta Billabona atzean utzi eta Hernanin izan da Duinaren Furgonetan asteazkenean. Besteak beste Bartzelonako okupa mugimenduko kide baten hitzaldia entzuteko aukera izan zuten. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Urretxu eta Zumarragan izan da Duinaren Furgoa

2006-03-10

Aurrera doa Furgo Bira. Astearte goizean Urretxu eta Zumarragan izan zen, eta iluntzean Billabonan. Prekarietatearen aurkako borroka gorpuzten duen taula programatikoa jendarteratu dute besteak beste. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Prekarietatearen aurkako furgobirak ekin dio bere bideari

2006-03-7

10 egunetan zehar, Euskal Herri osoko herri ezberdinetan prekarietatearekin amaitu egin behar dela aldarrikatu dute gazte talde ezberdinek Duinak antolatu duen Furgobiraren baitan. Donostian ekin zion bidea atzo birak prekarietatearen aurkako Gelditu taldearen eskutik. Gaur berriz goizean Zumarragan eta iluntzean Billabonan izango da. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Duina gazte koordinadorak taula programatikoa berritu du

2006-03-2

2000. urtean Duina Gazte Koordinadorak beste hainbat eragileekin batera, gazteon egoeraren diagnostikoa osotu genuen eta aurrera begira lan egiteko minimoak adostu genituen: Taula programatikoa. Aurten berritu egin dute taula hori, bizi dugun egoerari egokituz. Hala, gazteria prekarietatean bizitzera kondenaturik dago. Gure bizi baldintzen ardatza bilakatu dute. Etxebizitza eskubidearen ukazioa, lan heriotza etengabea, bizitza garapenerako ikuspegirik ezin izatea, behin-behinekotasuna eta pobrezia egoera… adierazi dute. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »

Prekarietatearen aurkako Furgo Bira hasiko dute datorren astelehenean

2006-03-2

Duina gazte koordinadorak gaur aurkeztu du ekimena. Herri ezberdinetako gazteak bildu dira, berritu berri duten taula programatikoaren puntuen kartelekin eta furgo bira beraren kartelekin. Deialdi berezia egin diote euskal gazteriari martxoaren 6tik 16ra prekarietatearen aurka egingo den furgo biran parte hartzeko. Artikulo honen gainontzekoa irakurri »