|
FOROA AMAITZEKO MANIFESTAZIOA
Europa guztiko aldarrikapenek hartu dute hiriburu britainiarra
Irak eta Europako Konstituzio Hitzarmenak izan ziren kritikagai nagusiak lelo, mozorrotu, musika, kartel eta gainontzekoekin, baina, aldi berean bakoitzak bere aldarrikapena egiteko lekua izan zuen. Euskal herritarrak Europako Konstituzio Hitzarmenaren aurka eta hizkuntza gutxiagotuen ofizialtasunaren alde izan ziren [+...]
|
|
|
YOUTH ASSEMBLY
Gazteriak Foro Sozialean leku propioa behar duela aldarrikatu dute
Palestinako eta Euskal Herriko borrokei euren atxikimendua agertu die gazteen asanbladak. Atzo egin zuten asanblada Europako Gazte Antolakundeek, tartean zen Segi ere [+...]
|
|
|
JENDARTE MUGIMENDUEN ADIERAZPENA
Herrien autodeterminazio eskubidearen alde eta ideien kriminalizazioaren
aurka agertu da asanblada
Europako Jendarte Mugimenduen Asanbladak Europako herriek beren etorkizuna
demokratikoki erabakitzeko eskubidea dutela azaldu du foro amaierako
adierazpenean, eta terrorismoaren aitzakiapean egiten diren eskubide
urraketak salatu ditu [+...]
|
|
|
ALKATEAREN AURKAKO EKIMENA
Livingstonek EFSa bahitu nahi izatea eta poliziaren jarrera salatu dituzte
Jendarte Mugimenduen asanblada hasi aurretik azaldu dute foro
alternatibokoek atzoko ekintza. Polizia egun hauetan foroaren jarraipena
egiten aritu dela salatu dute eta ekintza ez zela foroaren aurka izan
argitu, Londresko alkatearen aurkakoa baizik, foroa bereganatu nahi izan
duelako [+...]
|
|
|
AGINTARIAK FOROAN
Londresko Alkatearen aurkako ekimena egin dute Foro ofizialean
300 bat lagun foroko plenariora sartu dira, berez, Londresko alkateak hitz
egin behar zuen plenariora. Alkaterik ez, kanpoan poliziaren oldaraldia
jasan dute manifestariek [+...]
|
|
|
forotik at
Londreseko RampART squata zazpi jauzitan
Gaztetxeak Euskal Herrian, Squatak Londresen. Badirela ziurta dezakegu
bart gaueko festaren ondotik. 'Urtean Baten' taldearen alboka, bibolin, soinu,
pandero eta txirulek euren pareko giroa sortu zuten RampART squatean [+...]
|
|
|
youth assenbly - elkarrizketa
Luke Cooper - Revolutioneko kidea
"Gure asmoa Gazteriaren Internazionala osatzea da" [+...]
|
|
|
EUROPAKO KONSTITUZIO HITZARMENA
Hamar puntuko dokumentua aurkeztuko du Batasunak itunaren aurka
Europako Foro Soziala hainbat gizarte eragileri eta ordezkari politikori
aurkezteko baliatu du alderdi politiko independentistak [+...]
|
|
|
ELKARRIZKETA
Ainhoa Etxaide - LABeko idazkari nagusiordea
"ezkerreko foro batean ezin adostu izatea Europako itun konstituzionalari ezezkoa ematea ezkor izateko arrazoi nahikoa bada"
[+...]
|
|
|
HERRIEN AUTODETERMINAZIOA
Eskubide guztiak guztientzat izan behar direla defendatu du Antxon Mendizabalek
Lehen aldiz, Euskal Herriak bere hizlari bat aukeratu ahal izan du Foro
Sozialeko osoko bilkuran hitz egiteko. Hiritartasunaren kontua eta herrien
eskubideak landu dituen mintzaldian Antxon Mendizabal EHU-UPVko irakaslea
izan da. [+...]
|
|
|
PRESO POLITIKOEN MINTEGIA
Isolamentuaren aurka ekin beharra azaldu dute hizlari denek
Efren Rodriguez-Bayon euskal preso politiko ohia izan zen hitzaldia
irekitzeko arduraduna. Euskaraz, Euskal Herria zer den eta euskal preso
politikoek bizi duten egoera zein den azaldu du. [+...]
|
|
|
klisk!
European New Left Movement
- Hara! Segiko standa? - Ez, italiarrak dira!
Bai, irudiari so,
Segiren Europako plataforma zenaren antza har geniezaioke Rifondazione
Italianaren Europako ezkerreko mugimendu berriarentzako logo berriari, baina, ez. Izar hori, gezi gorria,...
kasualitate gehiegi! Garzon, harrapazak hori! [+...]
|
|
|
AGINTARIAK FOROAN
Irakeko ministroaren mintzaldia bertan behera utzi behar izan dute
Hitz egitekotan zenean Turkiako Alderdi Marxista-Leninista Komunistako
hainbat kide ohiuka hasi zaizkio “go out” esanez. Denbora luzez izan dira
turkiar komunistak oihuka; hauei erantzuten Ingalaterrako sindikatu bateko
bozemalea aritu da. Azkenean, bertan behera utzi behar izan dute osoko
bilkura [+...]
|
|
|
EUROPAKO EMAKUMEEN BATZARRA
Hitzarmen Konstituzionalaren aurkako emakumeen iniziatiba aurkeztu dute
Bi ordu bakarrik izan dituzte gaur eztabaidarako. Aurrerantzean, iaz Parisen bezala, Foroan espazio propioa izatea oso garrantzitsua dela ikusi dute batzarrean batutakoek
[+...]
|
|
|
ELKARRIZKETA
Gabi Basañez - Euskal Herrian Euskaraz
hizkuntzak ez dira galtzen, hizkuntzak galtzera eramaten dira
luntzeko zazpitan hasiko da"Hizkuntza eta identitatea" mintegia Great
hall 1 eremuan. Bertan izango dira kurduak, galegoak, kataluniarrak, galesak eta
euskaldunak. Gabi Basañezekin hara joan aurretik izan gara solasean. Europako
hizkuntza minorizatuen problematikari gainbegirada emateko parada eman digu. [+...]
|
|
|
AGINTARIAK FOROAN
Irakeko Atzerri ministroari forotik alde egiteko oihukatu diote
Gazte Sareari euretako batek egindako adierazpenetan foroan halako jendea egotea ez dela posible esan du: "gune hau inperialismoaren eta faxismoaren aurka nola egin hitz egitekoa da, hauek ez dute lekurik hemen"
[+...]
|
|
|
Euskaldunak foroan
"..identifikatua sentitzen zara, ez zarela bakarra mundu hobe baten sinisten duena..."
Antolakunde eta eragileetako kideak bakarrik ez. Alexandra Palaceko gela
arte eta stand arteetan euskarari jarioa dario. Nahikoa da erropan
zantzuren bat, belarritako aldrebesen bat edo aurpegia bera, parean duzun
hura euskalduna dela jakiteko. - Euskaldunak zarete? -Bai. [+...]
|
|
|
EUSKAL HERRIA FOROAN
Autodeterminazioak, preso politikoek eta Euskarak euren tokia dute Foroa
Hiritartasunaren auziari helduko dion Osoko Bilkuran Herrien
Autodeterminaziorako eskubidea eztabaidan izango da. Seminarioetan,
Hizkuntza eta identitatea eta preso politikoen izaera ere mintzagai izango
dira [+...]
|
|
|
EFS '04
Alexandra Palace
1873an ireki zuten "Jendearen Jauregia" izenpean, garai "Victorianoko"
jendearentzat denbora pasa leku izan nahi zuen. Lehen eraikin hau, ordea,
suak jan zuen ireki eta hamasei egun eskasera. Bi urtean, berriro eraiki
zuten.
[+...]
|
|
|
Volunteers & Police
Hasi dira Ingalaterran ForoaK
Europako Foro Sozialaz singularrean, bakarra bailitzan, hitz egitea ez dela posible ikusi dugu lehen 24 ordutan. [+...]
|
|
|
Elkarrizketa
Israel Arkonadarekin (Askapenako eta EFS-ko zuzendaritza batzordeko kidea) Europako Foro Sozialaz solasean
Gu ildo garbi bat defenditzen ari gara Europan: Estatuaren eta
kapitalaren Europaren aurrean, Herrien eta Gizartearen Europa [+...]
|
|
|