OPORRAK HASI DIRA

2005-08-25

BATZUK MENDIRA ETA BESTE BATZUK TXIRRINDAN IBILTZERA

Etxekolanak amaitu ditugunez, agian zerbait egitea falta den arren, kontaktuak ahal diren neurrian lotu ditugu eta baita berriak egin ere, oportxo txiki batzuk hartzea erabaki dugu.

Horrela bada brigadako bi kide Waina Potosi 6.000 metro inguruko mendira abaitu dira 3 egunetako irteera gidatu batean eta La Paz-en geratu geran hiru pantxitoak gaurkoan mendiko bizikleta hartu eta Yungas izeneko lurralde ederrean, “El camino de la Muerte”-n barrena ibili gara!!! Bide estu - estua eta sekulako abiaduran, Pilik zioen bezela “Marikita el ultimo”-ra jolasten genbiltzala zirudien…

Taldekide batek akzidentetxo bat izan du, baina euskaldunak pasta gogorrez eginak gaudenez ez da ezer larririk pasa, ubelduak kasu.

ITZULERAN AUTOPISTA KOLAPSATUA

Gure ibilaldia amaitu ondoren, Hotel batean buffet dotorea jan ondoren eta bide batez bazkaria eta afaria eginez, hemen famatua den Aumento deritzona (Zuku edota plater bat hartzean pixka bat gehiago ematen dizute berdina ordainduta, denek ez noskiii, hemen ere badaude zuhurrak direnakkk) ondo bete dugu, gure esku zegoenez, 3 plater-eko aumentoa sartu dugu barrura, afaria errentabilizatu asmoz!!

Arratsaldeko 4ak aldera abiatu gara furgoneta batean La Paz aldera eta hau kakanasteaaaa!!! Autopista, 3 metrotara iristen ez zen bidexka asfaltatu gabea eta maldan behera sekulako amildegia zuena, kolapsatua, goruntza hainbat eta hainbat furgoneta eta kamioi eta beherantza beste horrenbeste eta behelainoa barruraino sartua; imajina dezakezue???? Ba gu kaka eginda gindoazen urtean 30 bat hildako izaten omen dira, goitik behera eroritako autoetan, lurjausi zein atzerako maniobren asuntoagatik!!!

Honela bada axkenean 8etarako iritxi gara, hau lasaitua!!! Gaurkoan Copa de Sudamerica izenean Bolivar - The Strongest futbol partida zegoen eta gure Jolingan sena atera da (Bueno bueno zerbait desberdina egin nahi genuen eta telebista ikusi dugu, hau da benetan arrazoia). Axkenean juxtu juxtu The Strongest garaile 1-2!!!!

BESTE KULTURA BATZUETAZ JABETZEN

2005-08-24

Gaurkoan TIWANAKU herri txikira hurbildu gera,
Aymaren hizkuntzan, “hertz lehorra” bezala ulertuko litzateke.
Bere garaian, kristo aurreko 1500.urtean, Titikaka lakua bertaraino iristen bai zen.
Boliviako lurraldetan ezagutzen den, kolonialismoaren aurretiko garaietako ,kultura
garrantzitsuenetarikoa da.
Duela gutxi eginiko aurkikuntza da, eta ikusgarria , orainarte Inken kultura
ezagutzen bai zen aintzinenetarikozat.
Hauek aurretikoak izanik, lurrikara handi baten ondorioz desagertu zirela uste da.
Oraindik asko bilatu behar da, eraikuntza gehienak lur azpian aurkitzen dira,
naiz eta dagoeneko batzuak berreskuratuak dauden.
Tenpluak hiru mailatan banatzen dira,
Kosmobisio andinaoan hirutan banatzen bai da espazioa.
Hirugarren mailan kondorra,zeruan adierazle, erdikoan puma, amalurra, eta behekoan
igela eta sugea, lurrazpiko mundua adieraziko luketena, fertilitatea.
Zientzia zehatzetan eta astrologian oso aurreratuak ziren, eta tenploen gainean
zuten gurutz andinoa urez bete eta zerua aztertzen zuten.
Instalazio hidraulikotan baita ere oso aurreratuak ziren.
Kuriositate gisa, garai haietan dagoeneko piercingak erabiltzen zituzten aho azpian.

Eguna amaitzer zenean La Pazera itzuli eta afaltzera joan ginen.Taldeko indarrak
gutxitzen doaz eta gorputzak ohitzen joan beharrean ahultzen dijoaz……….edo eta
buruak izango dira?
Gure bi brigadista poxpolinak 10 minututan ez zuten afaldutakoa gorputzean gorde,
hori da boliviano preziatuak alperrik galtzeko ganoria.
Eutsi pixkat gehiago neskak, Euskal Herria laister bai dugu bertan.
Jallalla Bartolina Sisa! Jallalla Tupac Katari! Jo ta Ke irabazi arte!

ERDI TA ERDI, BAKOITZA BERERA

2005-08-23

BATZUK EL ALTON BARRENA ETA BESTEAK LA PAZ-EN BUELTAKA

Gaurkoan berriz ere brigada bitan zatitzea erabaki dugu eta ahal den azkarren gauzak eta bilerekin amaitu eta guretzat denbora libre pixka bat behintzat izan dezagun!!!

Honela bada hiru El Alto-ra joan gara bertan FEJUVE (Federación de Juntas Vecinales)taldeko presidentearekin egondu gara. Bertan beraien antolakuntza eta etorkizuenako ildoa aurkeztu digu, hala nola, MAS - IPSP-rekin duen aliantza asmoa, etab…

Ondoren Federación de Campesinos-eko taldekide batekin egondu gara orduerditxo eskas, hauteskundeengan ez dutela sinisten eta iraultza edota errebuelta bat egon beharko dela esan digu hau aldatzea lortzeko!!

Bestalde beste bi kideak La Paz bertan atzokoan bertan behera utzi genuen bilera lotu dugu, CSUTCB (Coordinadora Sindical Unica de Trabajadores Campesinos de Bolivia) taldeko presidentearekin bildu gara eta aurretik erdipurdian geratu zen bilera amaitu dugu. Euskal Herriko egoera eta hainbat informazio eman diogu.

Eguardi parterako dena lixto egina genuen eta Brigadako kideak elkartu gara!!!

BEHINGOZ ARRATSALDEA JAI

Arratsaldea libre dugu beraz, orduan La Paz-eko kaleetan gora ta behera ibili gara eta egun libreetan egin ahal ditugun aisialdiei buruzko informazioa, konprak, xiexta, etab…. egiteko astia hartu dugu.

Bai, bai lan ta lan ibili ondoren eskertzen da, hain famatua dugun xiextatxoa egin eta etxerako zein bakoitzak bere buruari opariak erosteko, lasai antzean ibiltzeko parada izan dugu!!! Halaere gauean nekatuta gaude eta kafetxo lasai bat hartu eta liburua eskuetan hartuta goxo goxo oheratu gara!!!

EKIN LANARI

2005-08-22

Berriz ere hiriburuko zereginen ekiteko irrikitan, goizen goiz, sindikalista batekin zita egin dugu. Goizeko 12terdiak aldera CSUTCB sindikatuko ordezkariarekin bildu gara taberna batean. Arazotxo bat suertatu zaigu, ordubietan beste zita bat genuen El Alton eta hasiera batean banatzea erabaki dugun arren, sindikalistarekin bihar egitea adostu dugu azkenean, berak ere denbora gutxi baitzuen. Hortaz txispak atereaz, El Alto aldera movilidade bat hartu dugu (berta hala esaten diote furgonetei).

El Alto gazte mugimenduko kide batekin 2etan geratuak ginen. Punttu-punttuan iritsi gara. Oraindik inor etzegoen eta ahaztu ote zitzaion beldur ginen arren bost minuturen buruan (euskal puntualitatea baino hobe,…) iritsi da. Agurtu ostean Movimiento Jovenes de Octubre gazte mugimenduaren biltokira eraman gaitu. Euskal Herrian bezala hemen ere lokalak lortzea lan zaila da eta lagun batek utzitako ofizina batean biltzen dira larunbatero, honek lanik ez duenean, hau da hau ofizinari errendimendua ateratzea. Taldeko kide batzuekin berba egin ostean, beste geltoki batetara abiatu gara.

Hurrengo geltokia Erregaien fabrika dugu. Berau izan zen El Alto 21 egunetan blokeatu zutenean gerarazi beharreko puntu garrantzitsu bat. Bertatik La paz osora iristen baitira mota guztietako erregaiak. Oraindik ere nabariak ziren egun haietako barrikaden ondorioak,…

Hau ikusi ostean berriz ere La pazera jeitsi gara. Arratsaldeko 7etan Federacion de campesinos del Altoko kide batzuekin genuen bilera baina azkenean atzera bota dute, ezin baitzuten etorri. Biharko lotzea lortu dugu, gainera FEJUVEko lehendakari Abel Mamani ere elkarrizketatu ahal izango dugu. Egun interesgarria biharkoa.

BUELTAKO AJEA

2005-08-21

Berez, aje eguna larunbata izan genuen baina hemengo autobus bidaiak edonor zoratzeko modukoak dira orduan, neke neke eginda La Pazera iritsi gara, gure Pinpinela bikoteak busa mutur aurrean COpacabanan galdu ostean ( hemen puntualak dira baiiiii). Aurrekoan ez bezala, txalupa lepo etorri da ( irlatik ihesi gindoazen giri zorigaiztoak genirudien..) eta motorraren zurrunbiloa bidailagun izan dugu barrura sartzen azkenak izan garenok. Hirira iritsitakoan kaleetan barna kuxkuxeatu eta geure hostal berrira joan gara asteburuko hauts eta ajea behin betikoz kentzeko dutxa epel batean. Zerozer afaldu eta ohera goxo goxo. Portzierto, brigadan badugu marmotilla ofiziala baina dena kontagiatu egiten delakoan nago.. baten bat ranking-ean hortxe-hortxe dago e Pili!!!! BIhar arte.

A ZE ASTELENAAAA!!!!

2005-08-20

Atzokoan kontatu bezela sekulakoa harrapatu genuen!!! Ardoa, Patxarana, zerbeza, salsa pixkat….. eta hau dena tokitik mugitu gabe ta 4.000 metrotara (emoziones fuertes)!!! Gaurkoan jeikiera txarra benetan!!! Goizean 9etan esnatu eta azaldu zaigu gure 5.en elementua, ayer hubo fiesta vasca esan omen diote bideann!!! Hau marka Bolivian ere euskaldunak nota eman behar.Baina halere Eguzki irlan zehar bueltatxo bat egiten ausartu gara. Hasieran burukomina, gorputz txarra…. zer esango dut zuek ez dakizuenik, ezta????

Hola bada gure mendizale senari jarraituz gora ta bera ibili gara, benetan paraje eta jende paregabea ezagutuz!!! Hau bai dela benetako Bolivia: lasai - lasai, bertako jendea, llamak, astoak, txerriak eta nola ez giri ugari!!!

Titicaca lakuan bañutxo bat hartu eta arrai ederra jan dugu (ordubete zai egondu gera prestatu arte, al instante esan duen arren).

Azken etapa zatia egiteko komeriak izan ditugu tripa beteta, badakizuenez euskaldunon xiexta garaia baita. Baina ajea eta nagiei aurka eginez ieuuuuppppp, goruntza abiatu gara eta 7retako bueltan. Atzoko tabernariari kaso egin eta gaur lasai, en son de paz gentozela esan eta berehala oheratu gara.

EGUZKI IRLAN ZIRKOA

2005-08-19

Brigadisten esplotazioaren aurkako aldarria gure ahotan, Eguzki irlara joatea erabaki dugu iganderarte, Titikaka lakuko irla batetara. Hortaz ostirala, larunbata eta igandea turisteoa egiteko egun bihurtu ditugu.

Goizeko 8ak aldera esnatu eta ondo gosaldu ostean, El Altora abiatu gara (La pazen ondoan dagoen hiria, 800.000 biztanle ditu eta esan bezala azken 5 urteetan Boliviako herri mugimendu borrokalariaren sua beraiek piztu dute, Chapareko cocaleroekin batera noski). El Alton Copacabanarako autobusa hartu dugu 12terdietan. Autobusa orduerdi berandu iritsi da, ordubatak aldera. Copacabanara iristeko 4 ordu behar izan ditugu. Herri honen finantza iturria turismoa da oso osorik, txiringito guztiak girientzako moldaturik baitaude, prezioak ere halanolakoak.

Titikaka lakua munduko lakurik haundienetako bat dugu bai azalerari dagokionez (30.000 kilometro karratu, EH-ak 21.000 besterik ez ditu) bai eta altuerari dagokionez ere, 3800 metro pasatxo. Lakua baino itsasoa dirudi, izugarrizkoa!!!

Copacabanara arratsaldeko 5etan iritsi gara, eta gure irla magikora txaluparik irtengo ez zen beldurra izan dugu momentu batean. Herri guztia zeharkatu eta kaira iritsi garenean txalupa asko ikusi ditugu. Bertakoak 5 giri ikusi eta guregana etorri dira harrapaladan txalupa zerbitzua eskainiz. Gure galdera betikoa: “Zenbat???” eta beraiek “250 boliviano”, hau da, 25 euro. Guk par pixkat egin dugu lehendabizi eta ingurua aztertzea erabaki dugu. Beste kapitain bati galdetu diogu eta erregateo latz baten ostean 75 boliviano pagatzea hobestu dugu. Ordu terdiko bidaia zai genuen, aurretik ordea ondo jatea erabaki dugu. Berriz ere herria zeharkatu dugu, maldan gora kasu hontan eta azkenik erdi gorderik zegoen txiringito autoktono bat aurkitu dugu. Esan behar da txiringito hauetan jan edo turistentzako espreski jarritakoetan jatea izugarrizko alde ekonomikoa dela. 4 bat aldiz garestiagoak dira giri-jantokiak eta bietan berdin berdina jateko aukera dago.

Sabela ondo beterik hasi dugu txalupan ibilalditxoa. Izugarrizko paisaia dugu inguruan, eguraldia zoragarria, alde batera Peru eta bestera Bolivia (Titikaka lakuak bi herrialde hauen mugan kokaturik baitago), Illimani jainko-mendia, mendi-jainkoa ere ikus daiteke laku bertatik elurrez bete beterik. Inguruan irla txiki asko ikusi daitezke eta Robinson Crusoe-ren papera egitea ere okurritu zaigu. Mal de altura. Julian Iantzi eta Basetxea’06 rako proposamena ere badugu. Titikakan aurkitzen diren irla txiki (50 metro karratu) hauetako batean sar ditzatela datorren urteko fenomeno telebisiboak.

Azkenean iritsi gara Eguzki irlara. Toki polit eta lasaia. Irla hau ez da Basetxerako proposatu duguna bezelakoa, ordu asko behar baitira mutur batetik besterako bidea egiteko. Ordu erdiz aldapa malkar batek gure ahuspoak berotu ditu. Llamak (bertako animali txistu jartilariak) ere ikusi eta ukitu ditugu, errespetu apur batez noski, inork ez zuen eta bere begia llama txistuz beterik ikusi nahi. Yumanin (irlaren hegoaldea) dagoen herrixka nagusia iritsi gara eta bertan lo egiteko toki merke bila hasi gara. Bilaketa hau bost brigadistok hasi dugu baina azkenean, iluntzen ari zuen, 5. elementua galdu egin zaigu. komo mELIAS jauna. Lo egiteko lekua aurkitu ostean bere bila aritu gara, txistu, deiadar, … ezer ez. Nun ote da kapullo hau???? Irla osoa gure zaratarekin ez esnatzea erabaki dugu, jadanik gaua baizen eta ez genuen bertakorenbat benetan haserretu nahi (justizia komunitarioa,…) hortaz taberna batean sartu gara eta gure hezur hoztuak berotzeko zeozer hartzea erabaki dugu. Errusiarrek egiten duten bezala, alkohola erabili dugu beroketa prozesu honetan. Emaitza argia. Izugarrizko moxkorra harrapatu dugu, Marijaiaren omenez (Barakaldoko marmotillak hala eskatuta). Zerbeza, patxarana, ardoa(existentzik amaitu ditugu),… zertako kontatu gehiago denok eta badakizue eta zer gertatze den horrelakoetan. Oherako bidea uste baino motzagoa egin zaigu, zergatik ote?

MERKATUA ETA LANA

2005-08-18

Ostegun eta igandeetan, El Alton merkatu erraldoia antolatu ohi da; ostegun
hau aukeratu eta bertoko kontaktuekin elkartzeko tenorea aprobetxatu dugu,
merkatua goitik behera pateatu ostean.
Batzuk FEJUVEkoekin goizean goiz elkartu dira eta bestetzuk eguerdirarte
luzatu dute merkatuko ibilaldia.
Aymaren estatu proiektuaz mintzatu zaigu FEJUVEko lagunak, Aymaren
aldarrikapen eta haien justizia sozialen ereduez.
Errespetua zen nagusi haien anaia Chechuez jarduten zuenean eta indigenen
batasunean sinisten zuen, desberdintasunak desberdintasun beti ere.

Eguerdian UPAra ( EL ALtoko Unibertsitatera) joan gara soziologo batekin
hitz egiteko. Honek ere, El Altoko auzoen antolakuntza azaldu digu; zelan
egiten duten ordezkarien hautapena eta zein helburu ( akaso estrategia)
duten hautoeskundeei begira.

Bazkalostean Aguas de Illimani enpresa pribatu ohi-ra joan gara hemen
gertatutakoaren berri izateko. Hasiera batean enpresa pribatua zen baina
iruzurrak eta kudeaketa lotsagarria tartean izanik, ezin izan dituzte
auzokideen presio eta kexak saiestu eta zerga zentzugabeak kobratzen zituen
enpresa, publikoa bihurtu da.

GErotxuago La Pazera jaitsi eta koka matea hartu dugu EL Altoko hotza
garaitzeko.

BIhar turisteoa egiteko txanda!!

PRESOAK ETXERA!!!

2005-08-17

BIHOTZA KIXKURTUTA

Asteazkena dugu iada, eta gero eta gutxiago geratzen zaigu gure Bolivia maitean. Gaurkoan goiza ASOFAMD (Asociación de Familiares de Detenidos, Desaparecidos y Martires por la liberación nacional) elkarteko kideekin pasa dugu, oso esperientzia zirraragarria izan da eta hainbat lagun eta senide etorri zaizkigu gogora!!! Aurrera Bolie!!!

Talde honek Euskal- Herrian Etxerat-ek egiten duen papela jokatzen du hemen, 1983az geroztik ari da lanean eta beraien borroka: desagerketa zein hilketa politikorik gerta ez dadin; desagerpen forzatua ekiditea, desgertuen gorpuak errekuperatzea eta guzti honen errudun diren guztiak ez daitezen inolaz ere errurik gabe geratu eta ez dezaten ez hautagai ezta aukeratuak izateko eskubiderik izan.

Hainbat diktaduretan zehar errepresio bortitzak jaso dituzte, halanola, 1964an hasi ziren desagertuak eta 1967an lehen gerrila sortu zen Yankabasun izenekoa eta 1970ean Teoponte deritzona. Garai honetn sekulako sarraskia egin zuten eta presoei Pena de Muerte deritzona aplikatu zitzaien, 8-k bakarrik lortu zute bizirik jarraitzea.

Gaur egun, Barrientos, Banzer, Mesa….. eta hainbat diktadoren artean Mesa izan da epaitua eta 30 urte baina indultorik gabe!!

GAZTEEKIN TOPO

Hau ta gero taxia bazkaldu eta El Altoko Movimiento Jovenes de Octubre taldeko kide baekin egondu gara eta biharko zita egin dugunez beraien mugimendua sakonago azaltzeko eta beraz gaur egungo egoerari buelaka aritu gara. Besteen artean Wiphala-ren istoria, azken batean berdintasun ekonomikoa, soziala eta politikoa adierazi nahi duela!!! Kolore, forma eta bertako laukitxoen bitartez!!! 49 laukitxo ditu eta honek bertako nazionalitateak adierazten omen ditu: aymara-k, guarania-k, quechua-k, etab luze bat……

Aurretik agian beste esplikazioren bat sartu dugu Wiphala-ri buruz, baina bertako jendeak dioenez interpretazio asko ditu!!!

Honela bada biharko etxekolanak hartu ditugu eta martxa!!!!

ONDOLOIN

LA PAZ: 3800 metrotarainoko bidaia

2005-08-16

Goizeko 6terdietan iritsi gara La Pazera, bidaia luzea eta hotza, baina nahiko gustara egindakoa (lotan alegia). Iritsi orduko inguratu zaizkigu lehendabiziko taxistak zerbitzua eskeiniz, eta guk onartu egin diogu haietako bati, ezer ez baikenuen ezagutzen. La Paz-eko erdigunean utzi gaitu, trasto guztiak bizkarrean hartu eta lo egiteko toki merkeren baten bila hasi gara. Azkenean, 11 buelta eman ostean 22 bolivianotan lortu dugu (2.2 € gutxi gora behera) eta bertan utzi ditugu trastoak. Ordurako goizeko 9ak eman digute.

Dutxa bero bat hartu,… bueno hauek desio hutsak izan dira ze ni ditxatu naizenean gutxienez ura gozo-gozo 10 gradutara. Honek espabilatzen lagundu digu eta 11etarako kalera irten gara ikusi eta ikasi lemapean. Goizean Indymedia Boliviakoekin hitzegitea lortu dugu telefonoz, eta kide batekin gauerako bilera lortu dugu. Ibili eta ibili brigadako kide batek (nik) hanketan nahigabea zuela eta zapatilak kendu eta a ze festa!!! ez ez ziren onddo aluzinojenoak, txanpiñoien antza gehiago. Arduragabekeriaren ondorio zuzenak, brigadistei oharra: txankleta gabe dutxarik ez!

Eguardi aldean merkatuan bazkaldu dugu eta arratsalderako aurretik ezagutu dugun MASeko diputatu nazionalarekin bilera finkatu dugu. Bilera estatuak alderdieei ematen dien lokal batean izan da, nahiko nibela zuen eta gu erdi emozionatuta. Behin bere ofizinara sartutakoan, Vacas komunidadetako ordezkari batzuk bertan zirela eta gurekin hitzegin nahi zutela jakinerazi digu. Guk noski onartu. Labur esanda irrati komunitario batentzako diru laguntza behar zutela eta gure eskaria egin digute. Hurrutiko intxaurrak 14 inguratu eta 4. Argi esan diegu zer garen eta zer egiten dugun bolivian, ez gara ONG bat ez eta elkarte humanitarista bat, erakunde internazionalista solidarioa, eta elkartasuna “herrien arteko xamurtasuna” dela ulertzen duena, ez “herrien arteko tranferenzia” edo antzerako zeozer bezala.

7terdiak aldera, guretzako tartetxo bat hartu dugu eta mendi irteerak egiten dituzten denda batera inguratu gara. Proiektu asko eta denbora gutxi. Trekking izugarri politak, 6088 m. dituen huayna-potosi mendira igoera,… denbora pasa ahala erabaki beharko dugu zer egiteko aukera dugun.

Gau partean Indymedia Boliviako kidearekin bildu gara. Kosta zaigu tokia aurkitzea, baina azkenean ordu erdiko atzerapenarekin bere etxera inguratu gara. Ia 3 ordu aritu gara berarekin tertulia oso interesgarri batean. Pena 2 brigadista erdi lo zirela eta azkenean joan behar izan dugula. Koka matea eskeini digu sartu orduko eta “amigos vascuences” deitu digu katxondeo osoz. Mugimendu sozialetako kide aktiboa da eta egunkari ezberdinetako laguntzailea, hala nola LA JORNADA mexikar egunkari famatuarena. www.narconews.com-en ere denbora duenean idazten duela ere esan digu. Oso tipo interesgarria eta nahiko aditua, gainera behar genituen ia kontaktu guztien izen, telefono,… etabarrak eman dizkigu. Aymara herriaren jarraitzaile sutsua dela kontatu digu, ezaugarri orokor bezala Quechuak malguak eta Aymarak gogorrak omen dira. Aymaren justizia komunitarioaren berri ere eman digu. Ez dute Boliviako justiziaren beharrik, ez eta nahi ere, beraien justizia propioa eta zaharra erabiltzen baitute. Behin edo behin kanpotik etorritako lapurrak harrapatu eta garbitu omen dituzte. Gauzak hauek eta gehiago ezagutzeko irrikitan sartuko gara gaur ohera,… justizia komunitarioa, txikotazoak, collasullo,…