abuztua 29th, 2008
Barañaingo gazteen atxiloketa eta tortura salaketek markatu dute Abuztu Gorriaren amaiera. Hori dela eta hainbat ekimen suspenditu egin baitira, proiektu komunikatuboen mahaingurua, gazte matxnatu zaitez ekimena eta haizea eta sustraiak filmearen proiekzia kasu. Hala ere aur afaria izango da hilabete iraultzaileari amaiera emateko. Jarraitu irakurtzen »
Tags: abuztu, gorria, independentzia, zizur
Sailkatua non Borroka garaia da! | Iruzkinik ez »
abuztua 22nd, 2008
Zizurko Esparru Gaztetxearen 3. urteurrena dela eta zorionak eman nahi dizkiogu Zizurko Gazte Asanbladari. 3 urte daramatzagu Zizur berri bat piztutzen, borrokarako tresna den gaztetxea baliatuta. Eta norabide berean jarraituko dugu, kontraboteretik herri berri bat eraikiz. Jarraitu irakurtzen »
Tags: abuztu, esparru, gaztetxea, gorria, zizur
Sailkatua non Bizi Eredu Askatzaileak | Iruzkinik ez »
abuztua 14th, 2008
Asteazkenean 15 bat gaztek AHTren aurkako txirrindula martxa propagandistikoa burutu genuen, eta gaztetxetik irten bezain laster guardia zibilarekin topo egin genuen. Momentu horretan ez zen ezer gertatu, baina berehala polizia forala agertu zen, eta gu ikusi bezain laster furgoneta gelditu eta barruan zeuden 5 poliziak gure atzetik korrika hasi ziren. Gu harrapatzeko zorian egon ziren, eta horretan zirela Zqabalgaina parke osoa zeharkatu genuen, bertan poteatzen eta pasiatzen ari ziren guztiek ikusi izan zuten moduan.
Ezintasunaren aurrean gaztetxe azpiko parkinera joan ziren foralak eta pikoloak giroa tentsionatzeko asmoz edo, baina gazteon barreak bultztua besterik ez zuten egin.
:: ikusi argazki galeria
Jarraitu irakurtzen »
Sailkatua non Proiektu txikitzaileak | Iruzkinik ez »
abuztua 14th, 2008
Abuztu Gorriko bigarren asteak proiektu txikitzaileak hartu ditu hizpide, eta horren baitan kokatu da Nafarroako hainbat proiektu txikitzaileen mahaingurua. Baztango Erdizaga parkeko mehategiko kideak eta Erriberako Más centrales NO plataformako kide bat etorri ziren Esparru Gaztetxera beraien esperientziak konpartitzera eta 30 bat gazteren aurrean beraien esperientziak azaltzen aritu ziren.
:: ikusi argazki galeria
Jarraitu irakurtzen »
Tags: abuztu, erdiz, gorria, independentzia, proiektu, termikak, txikitzaileak, zentral, zizur
Sailkatua non Proiektu txikitzaileak | Iruzkinik ez »
abuztua 10th, 2008
Asteartean Abuztu Gorriaren auzkerpena burutu genuen ia 40 gaztek Esparru Gaztetxean. Formakuntza saioaren beharra argudiatuta Kaiolatik at! DVDa proiektatu genuen, eta horren ostean meriendatxoaz disfrutatu genuen. Ostiralean, aldiz,azken negoziazio politikoari buruzko hitzaldia izan genuen Garrazte Elkartean, eta Trantsiziozko Marko Demokratikorako proposamenaren edukiak jendarteratzeko beharra agerian geratu zen.
:: Ikusi argazki galeria
Jarraitu irakurtzen »
Tags: abuztu, gorria, independentzia, zizur
Sailkatua non Kokapen politikoa | Iruzkinik ez »
abuztua 4th, 2008
Abuztu Gorria ez da etb-ko teleberrian ikusiko dugun albiste edo erreportaia, ezta TVE, T5 edo A3-ko albistegietan ere, zein diario de navarra, noticias, berria edo garan agertuko. Baina horregatik ez dio albiste izateari utziko, mass mediek (estatalek zein nazionalek) eta informazio agentzia kapitalistek albistetzat hartuko ez duten arren Abuztu Gorria albiste izango da zalantzarik gabe. Guk geuk egiten dugulako albiste, kontrainformazioaz, eta horren lekuko gaztesarearen laguntzaz eta blog honen bitartez jarraipen mediatikoa egingo diogu, guk geuk geure informazioa kudeatuz, eta guk geuk geure tresna komunikatiboak sortuz! Jarraitu irakurtzen »
Tags: abuztu, gorria, independentzia, zizur
Sailkatua non Aurkezpena | Iruzkinik ez »
abuztua 4th, 2008
Lau astetan banatu dugu aurtengo Abuztu Gorria: auzkezpen hastea, proiektu txikitzaileen aurkako astea, herri berria eraikiz astea eta antolakuntza eta borroka astea.
Orotara 8 jarduera ezberdin 4 aste ezberdinetan, tarteko Zizurko gaztetxearen urteurren jaialdia dagoelarik. Zalantzarik gabe Zizurren urtean zehar dagoen hilabeterik aktiboena.
Jarraitu irakurtzen »
Tags: abuztu, gorria, independentzia, zizur
Sailkatua non Aurkezpena | Iruzkinik ez »
abuztua 4th, 2008
Zizurko gazte independentistok Abuztu Gorria antolatzen dugun zazpigarren urtea da hau, formakuntza jardunaldiak zeinean inposatua zaigun sistema kapitalista eta patriarkarrari alternatibak planteatu.
Jarraitu irakurtzen »
Tags: abuztu, gorria, independentzia, zizur
Sailkatua non Aurkezpena | Iruzkinik ez »