2006-09-7
Abuztuaren amaierarekin bat Abuztu Gorriari agur egiteko afaria antolatu genuen aurreko ostiralean zizurko 40 bat gaztek. Afariarekin hasi aurretik hilabete osoan egindakoaren balorazioa egin genuen eta hurrengo udari begirako ekarpenak jaso. Ondoren, eta Zizurko Segiren irakurketaren ostean, jai giro ederrean bapo-bapo afaldu genuen. Afaria amaitzean, eta postrearekin bat zozketa mundiala burutu eta afaloste atseginaz gozatu genuen. Afariarekin abuztu gorriari amaiera eman genion arren, antolakuntza eta borrokan jarraitzeko deia luzatu genuen.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Denak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-08-31
Erabat garrantzitsua da historia ezagutzea, akatsetatik ikasteko, baita arrakastetik ere. Baina egun, zaila dugu gure herriko historia ezagutzea, ez baitzaie gure zapaltzaileei interesatzen. Eta Nafarroaren kasua berezia da, azken mendean gertakari esanguratsuak gertatu izan direlako. Idei argi honekin hasi zuen Patxi Urrutiak, Batasunako mahaikideak, 1936-78 urte bitarteko Nafarroako historiari buruzko hitzaldia.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Denak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-08-29
Pasaden abuztuaren 25ean Euskal Herrian Euskarazeko kide bat izan genuen gonbidatuta Abuztu Gorriaren azken txanpan, eta euskal herritar orok, Tuteran nahiz Goierrin, gureak ditugun hizkuntz eskubideez aritu zitzaigun.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Denak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-08-19
Autogestioaren bidean urtebete daramagun egunotan, Zizurko Segik bere irakurketa zabaldu egin nahi du, gazte borroka eta antolakuntzaz Zizurko errealitatea iraultzen jarraitzeko konpromezua berretsiz.
Urteurrenaren kronika
Urteurrenaren Argazkiak
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Denak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-08-12
20 bat gazte bildu zituen ostiralean igerilekuetan Segik antolatutako gynkanak. Bi talde eta hainbat froga, gazteon arteko harreman eta aisialdi ohiturak eta igerilekuetako giro lasaia hausteko haina.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Denak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-08-10
Asteartean Abuztu Gorriaren hirugarren jarduera burutu zen. Oraingoan Erlantz Urtasun historialariaren eskutik hitzaldia jaso genuen Zizurko 30 bat gaztek. Solasaldiaren xedea, etorkizun hurbil bateko egoera aurrikustea izan da, iragana zein oraina abiapuntutzat harturik. Horretarako, gertakari zein baliabide ezberdinak erabili zituen historialariak eta gazteongan jarrera kritikoa bultzatzen ahalegindu da.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Denak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-08-4
Abuztu gorriaren lehenengo asteari amaiera emateko, askapenaren eskutik hitzaldia jaso dugu. 40 gazte inguru hurbildu gara Esparru gaztetxera hitzaldian parte hartzeko. Hasiera batean, Boliviaren inguruko hitzaldia izan behar zen, baina egoerak behartuta, aldaketa batzuk eman behar izan dira eta Boliviaren ordez, Libano eta Israelen artean ematen ari den gatazkaren zergatiak azaldu dizkigu Matek, Askapenako militanteak.
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Denak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-08-1
Udako oporrak aprobetxatuta, Zizurko Segik urtero antolatzen duen formakuntza saioa hasia da. Sistemak inposatzen duen alienazioari eta bultzatzen duen jarrera akritikoari aurre eginez, hilabete osoan zehar hitzaldi, eztabaida eta aisialdi alternatibo ereduak jorratuko dituzte.

> Argazki galeria
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Denak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »
2006-08-1
Formakuntza saioari hasiera emateko, egitarauaren aurkezpena burutu dute lehenego egunean. Hauek dira antolatutako ekimenak:
Artikulo honen gainontzekoa irakurri »
Denak atalean argitaratua | Iruzkinik Ez »