UPVren kurtso irekiera izan da gaur Gasteizko Campusean, izugarrizko presentzia poliziala tarteko. Ikasle Abertzaleak-ek salatu du ikasleak zein ikasleen ordezkariak ez direla ekitaldira gonbidatuak izan, UPVren izaera antidemokratikoa agerian utziz. EHBEk, bestalde, euskal unibertsitatea aldarrikatu du beste behin ere.
Haur Eskolak Euskaraz Plataformak Iruñean euskarak pairatzen duen diskriminazioa salatu du, Iruñeko Udalak 0-3 urte bitarteko euskarazko eskaeraren %7ari soilik ematen baitio erantzuna plataformaren datuen arabera. Ahalik eta azkarren egoera honi irtenbide bat bilatze bidean proposamen bat eratu dute eta sinadurak biltzeari ekin diote.
Nazioarteko geopolitikan aktore berrien agertzea da ikastaroaren izenburua, eta urriaren 9tik aurrera emango da ostegunetan Iruñeko UEUren egoitzan. Info+: www.ueu.org
Nafarroako gazte eta gazte elkarteei zuzendutako hamaika prestakuntza ekintzak dira, eta horietan, kontsumo arduratsua, informatika, drogen kontsumoa, sexualitatea eta kultur aniztasun gaiak landuko dira. www.cjn-ngk.org
Gipuzkoako kostaldean, Deba herrian, antzinako argindarraren estazioan, Euskal Herrian dagoen eskulangintzarako irakaskuntza zentrorik inportantena aurkituko dugu. [2005-09-00]
Nola sortu zen bizitza? Bi aukera dituzue honi erantzuteko: metodo zientifikoari kasu egin edo Jaungoiko ahalguztidunaren hitza onartu. [2006-02-13]
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588