Aranaratxen gaua pasa ondoren, Urbasako paraje ederretan barneratu dira Eskola Ibiltariko martxalariak. Gaurkoan, Nafarroa 1512-2012 plataformaren eskutik hitzaldi bat eta Euskal Natura ikasle elkarteko kide eta beste ikasle batzuen eskutik Urbasako fauna, flora, klima eta geologiari buruzko hitzaldiak jaso dituzte. Info+ jarraipen berezia
35 ikasle Lizarratik abiatu dira gaur Ikasle Abertzaleak-ek urtero antolatzen duen Eskola Ibiltariari hasiera emanez. Gaur goiz osoan zehar Lizarran izan ostean Viloriara abiatu dira autobuses eta bertan azken ikazkinetako baten hitzaldian egon ondoren Eulaterainoko etapa hasi dute Urbasan zehar barneratuz. Info+ jarraipen berezia
Iragan asteburuan hezkuntza eremuko kide ezberdinek Sarasateko Adierazpena aurkeztu zuten Iruñean hezkuntza sistema nazionalaren aldeko pauso berri bat eman nahian. Euskal Herriak Bere Eskolak adierazi du egungo hezkuntza legedi eta markoek ez dutela Euskal herria zein euskal herritarren eskubideak onartzen eta Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko deialdi berria luzatu du. Info+ euskaleskola.org
Lizarrako gazte Asanbladak tailer esberdinak prestatu ditu uda honetarako gaztetxean beraien hitzetan gazteok kaikuak ez garela, eta denok zerbait egitea dakigula
erakutsi asmoz. Bestalde uztaila eta abuztuan zehar zine txiroa eten egingo dela jakinarazi dute baina irailean burltan etorriko dela ziurtatu dute. Info+ lizarrakogaztetxea.nireblog.com
Nola sortu zen bizitza? Bi aukera dituzue honi erantzuteko: metodo zientifikoari kasu egin edo Jaungoiko ahalguztidunaren hitza onartu. [2006-02-13]
Gipuzkoako kostaldean, Deba herrian, antzinako argindarraren estazioan, Euskal Herrian dagoen eskulangintzarako irakaskuntza zentrorik inportantena aurkituko dugu. [2005-09-00]










www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588