
30 urte gehiagorako tiroak, bonbak eta istripuak. Hala negoziatu dU Bardeetako Batzarrak Defentsa Ministerioarekin hainbat euro milioren truke, beste behin ere Nafarroako herritarren borondateari muzin eginik. [2008-11-06]
Internazionalista eguna, Ikasle Topaketak, Sorgingaua festi antikomertziala eta BTN izan ditugu hizpide. Rotten Teenagers taldea ezagutu dugu.
Goizean burututako prentsaurrekoan azpeitiarrek, zazpi herritar entzutegi nazionalaren mehatxupean daudela salatu dute. Egoera hau Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoeraren baitan kokatu dute eta abenduaren 12an manifestazioa burutuko dute errepresioaren aurka. Info+ askatu.org
2010-2011 ikasturtean Bologna prozesua aplikatuta egonen da unibertsitate guztietan. Hori dela eta, Zumaiako institutuan Blogna Prozesuari buruzko hitzaldia burutu zuten atzo ikasleek ditzuten zalantzak argitzeko asmoz.
Duela egun batzuk Hernanin egin bezala, ostegun gauean Donostian ertzaintzak bertako hiru gazteri egin zieten harrera zapuztu nahi izan zuen. Gazteei ongi etorria egiteko bildu zirenen aurka kargatu zuen polizia autonomikoak. Bestalde, atzo Bilbon Muguruza eta Brouarden omenaldian jarrera bortitzen sartu eta "Muguruza, PSOEk eraila" zioen pankarta kendu zuten. Info+ askatu.org
Apirilaren 18an ikusi zuten azken aldiz Jon Anza euskal militantea. Ordutik zazpi hilabete igaro dira eta senitarteko eta lagunek oraindik ez dute erantzunik jaso, Jon non den galdetuta edo nork desagerrarazi duen galdetuta. Apurtu telebistak elkarrizketa egin die senitartekoei. Ikusi bideoa. Info+ apurtu.org
Txoko hau zurea da. Hemen zuk egindakoa besteokin konpartitzeko aukera ederra duzu. Bidali argazkiak gaztesarea@gaztesarea.net-era.
> Kaixo, azkenaldian txarto nabil nire bikotearekin. Oso gutxi egoten gara batera eta gure jardun afektiboa eta sexuala eteta dago. Gauden bakoitzean ez gauz "txarto", baino harremana inolaz ere ez doa aurrera. Era berean, asteburutan egoteko aukera badugu ere, ezinezkoa izan da batera egotea, gehienbat bikoteak bere planak eduki baititu. Beldurra ematen dit beregana joatea eta dena utzi nahi dudala esatea, ez bainago ziur benetan utzi nahi ote dudan. Badakit hemendik ez dudala erantzun garbi bat aterako, ta nik jakin behar dudala zer egin, baina behintzat zuokin nahi nuen nire ezinegona konpartitu. Eskerrik asko. (Aitor)
Beatriz Preciado [2008-02-25]
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesareainfo@gmail.com | gaztesarea.net@gmail.com
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588